Beste kirolak
Martxoaren 24an
eitb.eus
Duela 28 urte jokatu zen azken Europako titulua Bizkaiko hiriburuan, 1990ko otsailean.
Kerman Lejarraga
Bilbao Arenak hartuko du Kerman ren eta Ahmed El Mousaouiren arteko borroka handia martxoaren 24an.
Mohamed Mimoune bidetik kendu ostean Lejarragak eta El Mousaouik Welter pisuko Europako titulua izango dute jokoan.
Gaur Erroman egin den bileran aukeratu dute Bilbo egoitza bezala borrokarako. 28 urte pasatu dira azken Europako titulua Bizkaiko hiriburuan jokatu zela; La Casillako pabiloian izan zen 1990ko otsailean, gau hartan Poli Diazek bere titulua defendatu zuen Lino Becchettiren kontra.
Euskal boxeolariaren palmaresa: 25 urte, 25 garaipen (19 KO).
El Mousaouiren palmaresa: 27 urte, 30 borroka, 27 garaipen (6 KO).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa