Beste kirolak
SNOWBOARD
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Denboraldiko lehenengo podiuma lortu du, PyeongChangeko (Hego Korea) Neguko Olinpiar Jokoak hasteko bi hilabeteren faltan.
Lucas Eguibar (ezkerrean), Val Thorenseko podiumean. Argazkia: Associated Pressen bideo batetik
Lucas Eguibar donostiarrak denboraldiko lehenengo podiuma eskuratu du PyeongChangeko (Hego Korea) Neguko Olinpiar Jokoak hasteko bi hilabete falta direnean.
Eguibar hirugarren sailkatu da Val Thorensen (Frantzia) jokatu den Snowboardeko Munduko Kopako hirugarren hitzorduan.
Astearteko sailkapenean asko sufritu ostean, gipuzkoarrak bere maila erakutsi du kanporaketetan. Hala, final-zortzirenetan irabazi egin du eta bigarren geratu bai final-laurdenetan zein final-erdietan.
Final handian, Paul Berg alemaniarraren eta Adam Lambert australiarraren atzetik geratu da, eta Konstantin Schad alemaniarraren aurretik.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa