11:56

Beste kirolak

Boxeoa

Kerman Lejarraga, Espainiako txapelduna welter pisuan

Agentziak | Erredakzioa

El vizcaíno ha ganado por los puntos al mallorquín José del Río, ante un Bilbao Arena abarrotado por más de 10.000 aficionados.

1:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kerman Lejarraga Espainiako welter pisuko txapelduna da, Jose del Riori puntuetan irabazita. Emanaldia Bilbao Arenan izan da, 10.000 zale baino gehiagoren aurrean.

Epaileek aho batez eman diote garaipena bizkaitarrari, 90-99, 92-98 eta 91-99ko puntuazioarekin. Lejarragak 24 garaipen eskuratu ditu dagoeneko, 19 KOz.

Bi boxealariek erakustaldi fisikoa eskaini dute bukaerara arte. Morgako Errebolberrak izan du aginte makila, erosoago eta sendoago aritu delako hasieratik.

'El Niño' aurkariak kolpeak jasan ditu, eta berea bilatu egin du, baina ez du lortu.

Seigarren roundean, Del Riok nahigabe egindako burukadak zauria egin dio ezker bekainean, baina horrek ere ez du Lejarragaren erasoaldia gelditu. Balearraren erresistentziaren artean, Errebolberrak ez du erritmoa jaitsi, eta hamar roundetara heldu da borroka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena