Beste kirolak
Boxeoa
Agenctziak | Erredakzioa
Biek bigarren asaltoan gailendu dira.
Kerman Lejarraga, aurreko borrokaldi batean. Argazkia: Efe.
Jon Fernandez eta Kerman Lejarraga boxeolari bizkaitarrek borrokaldirik galdu gabe jarraitzen dute New Yorken izandako norgehiagokak KOz irabazi ostean.
'Jonfer' pisu superlumen Espainiako txapeldunak bigarren asaltoa amaitu aurretik gailendu zaio Juan Reyes mexikarrari (14-3-3).
Bizkaitarrak gogor zigortu du Reyes, eskuinkada bortitz batez lurrera bota aurretik. Reyes mediku zerbitzuek artatu behar izan zuten, baina minutu gutxitan errekuperatu da.
Jon Fernandezek Estatu Batuetan lortzen duen hirugarren garaipena da, eta hamaikagarren aldiz gailendu da KOz azken 13 borrokaldietan.
Lejarragak garaipen batekin debutatu du
Bestalde, Kerman Lejarragak garaipena batekin egin du debuta AEBetako boxeoan eta KO teknikoz gailendu zaio Jose Antonio 'Bachata' Abreu dominikarrari (13-2-0), welter mailan hitzartutako borrokaldian.
'Morgako errebolberrak' 22 garaipen ditu bere txartelan, horietako 18 KOz.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa