Beste kirolak
Tenisa
Agentziak | Erredakzioa
Balear irletako tenislariak aise irabazi dio Dominic Thiem austriarrari bi setetan.
Rafa Nadal. Argazkia: Efe.
Rafa Nadalek bere hamargarren Conde de Godo saria irabazi du, finalean Dominic Thiem 6-4 eta 6-1 mendean hartuta. Ordu eta erdi eskas behar izan du Nadalek austriar gaztea menderatzeko. Duela 12 urte irabazi zuen lehen aldiz sari kataluniarra.
Nadal jaun eta jabe izan da Bartzelonako kantxan. Thiemek lehen setean bakarrik eutsi dio, baina markagailua 4 eta 5 Nadalen alde zenean, Manacorrekorreko tenislaria sakea hautsi dio aurkariari eta lehen seta poltsikoan sartu du.
Bigarren setean ez da kolorerik izan. Rafa Nadalek nahieran jokatu du eta ez du eragozpenik izan Conde de Godo saria hamargarren aldiz irabazteko.
L-E-G-E-N-D!!!!!!!!!!!! ¿¿¿¿¿#RafaNadal #TeamRCTB1899 #Nadal #bcnopenbs pic.twitter.com/wBAykhOBV1
— RCT Barcelona-1899 (@rctb1899) 30 de abril de 2017
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa