13:48

Beste kirolak

Bilbon

Jon Fernandezek Espainiako txapelketa irabazi du, superluma pisuan

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Nacho Mendoza Gasteizen bizi den kolonbiarrak Espainiako txapeldunaren gerrikoa irabazi zuen pisu superarinetan.

  • Jon Fernandez, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

    Jon Fernandez, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Fernandez bizkaitarra da Espainiako superluma piesuen txapeldun berria, Ismael Garcia alacantearra bigarren asaltoan KO teknikoz menderatu ostean. Borrokaldia Bilboko Bilbao Arenan egin dute.

21 urteko boxeolariak hamabigarren garaipena lortu du bere ibilbide profesionalean, hamargarrena mugaren aurretik, eta garaipen honi esker nazioartean etorkizun gehien duten boxeolarien artean dagoela konfirmatu du.

Borrokaldiak ez du askorako eman. Gorputz handiagoa duela aprobetxatuta, Fernandezek kontrolpean izan du aurkaria hasieratik, ezkerreko zenbait ‘upper’ eman eta Garciaren indarrak hustu ditu.

Bigarren asaltoan, Sergio 'Maravilla' Martinezen mutilak bere onena eman du aurkaria mendean hartzeko.

Espainiakoa da irabazten duen bigarren gerrikoa, WBC Junior Munduko txapelketakoaren ostean. Orain AEBetara itzultzeko asmoa du bertan hirugarren borrokaldia lehiatzeko. Lehen bietan KOz nagusitu zen Narciff Castilloren eta Ernesto Garza III.aren aurka.

Nacho Mendoza, superarinetako txapeldun

Miribillan jokoan izandako beste gerrikoa, superlumena, Nacho Mendozak irabazi du. Gasteizen bizi den kolonbiarra KO teknikoz nagusitu da Ruben Rodriguezen aurkako borrokaldian.

Mendozak 42 garaipen ditu dagoeneko, horietatik 26 KOz lortutakoa. Aurkariak, berriz, bigarren porrota hartu du  zazpi borrokaldietan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena