Beste kirolak
Londresen
eitb.eus
Borroka 9. asaltoan gelditu eta garaipena galestarrari ematea erabaki zuen epaileak, K.O teknikoz.
Andoni Gago. Foto: Efe.
Andoni Gagok ezin izan ditu hitzartutako 10 asaltoak borrokatu, Londreseko 02 Arenan Lee Selby luma pisuko munduko txapeldunarekin izandako norgehiagokan. Hala ere, ez zegoen titulurik jokoan.
Galestarra nagusi izan zen. Lehen asaltoan Andoni lurrera bota zuen, baina bizkaitarraondo errekuperatu zen.
Puntuetara erraz ari zen irabazten Selby, baina Gagok gutxienez hamar asaltoak agortu nahi zituen. Edozein modutan, Robert Williams epaileak ez zion utzi, 9. Asaltoan norgehiagoka bukatutzat ematea erabaki zuelako.
Boxeolari bilbotarrak ahalegin guztiak egin zituen, baina galestarra gehiago izan zen, nabarmen.
Orain, Andoni Gagoren zenbakiak hauek dira: 16 borrokaldi irabazi ditu, 3 galdu eta 2 berdindu. Selbyk, berriz, 24 irabazi ditu, 1 galdu eta zero berdindu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa