16:57

Beste kirolak

Neumoniak jota

Oiarzabalek uko egin dio Dhaulagiriko tonotorrera igotzeari

Erredakzioa

"Ezin nuen arnasa ondo hartu eta kanpamendu basera itzultzea erabaki dut", esan du Juanito Oiarzabalek. Neumonia izan daiteke arrazioa. Zerain bakarrean saiatuko da tontorrera iristen.

  • Junaito Oirazbal eta Alberto Zerain. Argazkia: '2x14x8000' proiektua

    Junaito Oirazbal eta Alberto Zerain. Argazkia: '2x14x8000' proiektua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juanito Oiarzabalek uko egin dio Dhauliri (8.167 metro) mendiko tontorrera igotzeari. Arabako alpinista neumoniak jota egon daiteke, eta kanpamendu basera jaistea erabaki du. '2x14x8000' proiektuko espediziokidea duen Alberto Zerain saiatuko da bakarrean tontorrera igotzen.

Oiarzabal eta Zerain bigarren kanpamendu basera igotzen ari zirenean Juanito gaizki aukritu da, eta ezin izan du jarraitu. "Ezin nuen arnasa ondo hartu eta jaistea erabaki dut", esan du Gasteizko mendizaleak. Alberto Zerain 6.600 metrotan dagoen 2. kanpamendu basean da, tontorrera igotzen hasteko zain.

"Talde bat osatzen dugu, eta Albertok orain arte gozatu izan dugun bezala gozatzea baino ez dut espero. Azken egunetan ez nuen arnasa ondo hartzen. Ordura arte oso ondo sentitzen nintzen", adierazi du Juanito Oiarzabalek.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    24 Zuzenean 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena