17:27

Beste kirolak

Snowboard

Lucas Eguibarrek hirugarren amaitu du Munduko Kopan

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarra hirugarren izan da Baqueiran jokatutako zirkuituko azken proban.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Pullin eta Belle Brockhof gailendu dira Baqueira Bereten jokatutako boardercross zirkuituko azken proban. Lucas Eguibarrek hirugarren egin du.

Pullinekin batera, Kevin Hill kanadarra eta Lucas Eguibar gipuzkoarra igo dira podiumera. Munduko Kopa Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du jada, eta laugarren izan da proba honetan.

Alessandro Haemmerle austriarra ez da finalerako sailkatu, baina B finalean lortutako bigarren postuak beharrezko puntuak eman dizkio sailkapen nagusiko bigarren postua ziurtatzeko.

Sailkapen nagusi horretako hirugarren postua Lucas Eguibarrentzat da. Donostiarrak lehen tokian amaitu zuen iazko zirkuitua.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena