Beste kirolak
2016ko Olinpiar Jokoak
Agentziak | Erredakzioa
Dopinaren Aurkako Agentzia Mundialak egin du gomendioa, baina Errusiak gomendio horri kasurik ez egitea erabaki du.
Vitali Mutko, Errusiako kirol ministroa. Argazkia: EFE
Dopinaren Aurkako Agentzia Mundialak Errusiako Atletismo Federazioa dopina praktikatzeagatik zigortzea gomendatu du astelehen honetan eta Moskuko dopinaren aurkako laborategiari lizentzia kentzea eskatu du. Errusiak, ordea, gomendioei kasurik ez egitea erabaki du, eta ez du bere kirolariak ustezko dopinagatik Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetatik at geratzea onartuko.
"Politikoki eragindako adierazpen bat da. Ez dauka fundamenturik", adierazi du Vladimir Uiba Errusiako Agenztia Mediku-Biologiko Ferderaleko nagusiak. "Kirolariek ez dute jakiten ikuskatzaileak noiz agertuko diren. Kontrolak Dopinaren Aurkako Agentzia Mundialaren komisarian egiten dira. Kirolariei ezin zaizkie dominak kendu, ez olinpikoak ezta sailkatze fasekoak ere", gaineratu du.
Bestalde, "Dopinaren Aurkako Agentzia Mundialak "gomendioak soilik" egin dituela esan du Vitali Mutko Errusiako kirol ministroak.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa