16:58

Beste kirolak

K-1

Maialen Chourraut, bosgarren eslalon olinpiarreko Munduko Txapelketan

Erredakzioa

Finalerdietan jaun eta jabe izan ostean, gipuzkoarrak ez du bere maila onena eman finalean.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: EFE

    Maialen Chourraut. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maialen Chourraut bosgarren izan da K-1 modalitateko eslalon olimpiarreko Munduko Txapelketan. Finalerdietan jaun eta jabe izan ostean, ez du bere maila onena eman finalean. dena den, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du.

Hamazazpigarren atean egindako huts batek podiumetik at utzi du gipuzkoarra. Mundiala Londreseko Lee Valley White Centeren egite ari da, Maialenek 2012ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen toki berean. 107.31 segundoko marka ez da nahikoa izan Katerina Kudejova txekiarra eta Ricarda Funk eta Melanie Pfeifer alemaniarrak gainditzeko.

Donostiarrak bere haserrea azaldu du finala jokatu ostean, finalerdietan baino marka kaskarragoa egin duelako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena