Beste kirolak
Irailan erabakiko da
Erredakzioa | Agentziak
Los Angeles, Erroma, Paris, Budapest eta Hanburgo, 2024ko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagaiak
Madril 2020ko irudia. EFE
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak asteazken honetan jakinarazi ditu 2024. urteko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagai izango diren bost hiriak: Los Angeles, Erroma, Paris, Budapest eta Hanburgo.
Azken erabakia 20117n iragarriko da. "IOCek ongietorria egin die hautagai izateko oso prestatuak dauden bost hiri ikusgarri hauei (...). Harrera ona egiten dieten eta bere hiritarrek Olinpiar Jokoak argi eta garbi babesten dituzten hirietara bidali nahi ditugu kirolariak", esan du prentsaurrekoan Thomas Bach IOCeko presidenteak.
Hiri hautagaiei dagokienez, Los Angeles (Kalifornia, AEB) hiriarentzat hirugarren Olinpiar Jokoak izango lirateke, 1932an eta 1984an ere antolatu baitzituen, Parisek bezala, 1900ko eta 1924ko hitzorduak egin baitzituen. Erromak 1960ko Olinpiar Jokoak antolatu zituen eta 2020koak egiten saiatu zen, arazo ekonomikoek hautagaitza uztera behartu zuten arte. Azkenik, Budapestek (Hungaria) eta Hanburgok (Alemania) inoiz ez dute Olinpiar Jokorik antolatu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa