Beste kirolak
Australiako Sari Nagusia
Erredakzioa
Britainiarra Nico Rosberg taldekide eta aurkariari gailendu zaio. Sebastian Vettel munduko txapeldun lau aldiz izandakoa hirugarren sartu da Ferrari taldearekin korritu duen lehen lasterketan.
Bideoak (1)
Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi du Australiako Sari Nagusia eta Bat Formulako Munduko Txapelketako lehen liderra da. Carlos Sainz espainiarra bederatzigarren izan da, bere estreineko lasterketan.
Hamiltonek lehen tokirik hasi du lasterketa, larunbatean 39. ‘pole’a lortu ostean. Nico Rosberg taldekide eta aurkari alemaniarra bigarren izan da, eta Sebastian Vettel alemaniarra hirugarren, Ferrarirekin korritzen duen lehen lasterketan.
Australiako Sari Nagusia 15 autok hasi dute bakarrik, eta hamaikak bukatu dute. Baina gauza bat argi geratu bada, Mercedesen nagusitasuna izan da. Carlos Sainz espainiarrak ere lasterketa ona egin du bere debutean, bederatzigarren izan da madrildarra.
Hala ere, debutarien artean, Felipe Nasr brasiladarra izan da onena. Sauber taldeko gidaria bosgarren izan da.
- Australiako Sari Nagusia, 58 itzuli (307,5 kilometro):
.1. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 1:31:54.067
.2. Nico Rosberg (GER/Mercedes) + 1.360
.3. Sebastian Vettel (GER/Ferrari) + 34.523
.4. Felipe Massa (BRA/Williams) + 38.196
.5. Felipe Nasr (BRA/Sauber) + 1:35.149
.6. Daniel Ricciardo (AUS/Red Bull) itzuli batera
.7. Nico Hülkenberg (GER/Force India) itzuli batera
.8. Marcus Ericsson (SWE/Sauber) itzuli batera
.9. Carlos Sainz (ESP/Toro Rosso) itzuli batera
10. Sergio Pérez (MEX/Force India) itzuli batera
11. Jenson Button (GBR/McLaren) bi itzulira
LASTERKETA UTZI DUTE:
. Pastor Maldonado (VEN/Lotus)
. . Romain Grosjean (FRA/Lotus)
. . Max Verstappen (NED/Toro Rosso)
. . Kimi Räikkönen (FIN/Ferrari)
EZ DIRA ATERA:
. . Valtteri Bottas (FIN/Williams)
. . Kevin Magnussen (DIN/McLaren)
. . Daniil Kvyat (RUS/Red Bull)
- Itzuli azkarra: Lewis Hamilton, 50. itzulian (1:30.945)
- Gidarien Munduko Txapelketako sailkapena:
.1. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 25 puntu
.2. Nico Rosberg (GER/Mercedes) 18
.3. Sebastian Vettel (GER/Ferrari) 15
.4. Felipe Massa (BRA/Williams) 12
.5. Felipe Nasr (BRA/Sauber) 10
.6. Daniel Ricciardo (AUS/Red Bull) 8
.7. Nico Hülkenberg (GER/Force India) 6
.8. Marcus Ericsson (SWE/Sauber) 4
.9. Carlos Sainz (ESP/Toro Rosso) 2
10. Sergio Pérez (MEX/Force India) 1
11. Jenson Button (GBR/McLaren) 0
12. Pastor Maldonado (VEN/Lotus) 0
13. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 0
14. Max Verstappen (NED/Toro Rosso) 0
15. Kimi Raikkonen (FIN/Ferrari) 0
16. Valtteri Bottas (FIN/Williams) 0
17. Daniil Kvyat (RUS/Red Bull) 0
18. Kevin Magnussen (DIN/McLaren) 0
- Taldekako sailkapena:
.1. Mercedes 43 puntu
.2. Ferrari 15
.3. Sauber 14
.4. Williams 12
.5. Red Bull 8
.6. Force India 7
.7. Toro Rosso 2
.8. McLaren 0
.9. Lotus 0
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa