18:23

Beste kirolak

Slalom

Chourraut eta Hernanz, irabazle Munduko Piraguismo Kopan

Erredakzioa

Lasarte-Oriako eta Tarbeko piraguistek kayakeko modalitatean irabazi dute, Seu d'Urgelleko Munudko Kopan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maialen Chourrautek eta Samuel Hernanezek urrezko domina bana irabazi dute Munudko Slalom Piraguismo Kopan, biek K1 proban, kayak modalitatean, Segre ibaiko parke olinpikoan, Seu d'Urgellen (Lleida).

Lasarte-Oriako piraguista, olinpiar brontzea Londresen eta taldekako zilarrezko domina aurtengo Europako Txapelketetan, pozik agertu da: "Dena eman dut jaitsieran, finalerdi txarra egin nuelako, eta finala perfektua izatea nahi nuelako. Ez da izan, ate bat ukitu dudalako, baina azkarrena izatea lortu dut".

Samuel Hernanzek larunbatean irabazi zuen urrezko domina, bere ibilbidean lehenengo aldiz, oso jaitsiera azkar batean. Xabier Etxaniz euskal herritarra, Espainiako taldearen hautatzailea, oso pozik dago taldearen emaitzekin.

"Espainiako taldearen Munduko Slalom Kanoa Koparik onena izan da orain arte, eta beraz, asteburu historikoa izan da. Bi urre eta zilar bat irabazi ditugu, eta gainera, finalerdietara sailkatu dira guztiak", esan du Etxanizek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena