Beste kirolak
Kanporatuta Hawaiin
Erredakzioa
Zarauztarrak ezin izan du Hawaiiko Vans World Cup proban aurrera egin, eta World Tour mailara igotzeko, aurkari zuzenen emaitzen zain egon beharko du. Badirudi horrela izango dela.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Aritz Aranburu kanporatuta gelditu da Hawaiiko Vans World Cup proban, eta gipuzkoarrak aurkarien emaitzen zain egon beharko, World Tour mailara igoko den ala ez jakiteko.
Egun, 26. tokian da Aranburu eta 32k lortzen dute txartela. Hauek dira zarauztarraren aurkari zuzenak WCT Zirukutuan postu bat lortzeko: Damien Hobgood, Raoni Monteiro, Travis Logie, Patrick Gudauskas, Miguel Pupo, Matt Wilkinson, Brett Simpson, Yadin Nicol eta Dusty Payne.
Kanporatua
Zarauzko surflariak ezin izan zuen bere txanda gainditu, olatuak txikiegiak izan baitziren, eta aurkariak gogorrak, eta orain zain egon beharko du. Aurkari zuzenak Mitch Coleborn, Willian Cardoso, Raoni Monteiro, Miguel Pupo, Dusty Payne, Tanner Gudauskas eta Tomas Hermes dira, eta Aranburuk euren emaitzei begira egon beharko du.
Aranburu 24. postuan dago une honetan, baina Zarautzekoak ezin izango ditu puntu gehiago batu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa