Beste kirolak
Eskia
Erredakzioa
Lehiaketa hasteko 100 egun falta direnean Paul da, gaur egun, errusian lehiatzeko sailkatuta dagoen euskal kirolari bakarra.
Paul de la Cuesta, neguko Joko Olinpikoetan. Argazkia: Basque Team
Sochi 2014ko neguko Olinpiar Jokoak hasteko 100 egun falta direnean Paul De la Cuesta donostiarra da, momentuz, otsailaren 7tik 23a bitartean Errusian lehiatzeko sailkatuta dagoen euskal kirolari bakarra. Basque Team-en babespean lehiatzen ari den eskiatzaileak Jeitsieran eta Super Erraldoian jarriko ditu indar guztiak, lehen 15 sailkatuen artean amaitzeko helburuarekin.
Entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa aldatu ditu aurten De la Cuestak eta udan Txilen eta Argentinan burutu ditu entrenamenduak. Azaroan Europa eta Munduko Kopako probatan har tuko du parte, puntuak bildu eta Jokoetan irteera postua hobetzeko xedearekin. Munduko Kopako Jeitsieran eta Super Erraldoian lehen 30 sailkatuen artean sartzea izango du helburu eta donostiarrak ez du baztertu nahi Erraldoian eta Super Konbinatuan ere parte hartzea.
Jeitsiera da, dudarik gabe, abiadurazko probarik aipagarriena eta Super Erraldoiak berriz koordinazioa eta doitasuna uztartzen ditu bihurguneak hartzerako garaian. Erraldoian berriz ate gutxiago eta hauen arteko distantzia urriagoa izaten da, biraketa itxiagoak eta teknika zorrotzagoa eskatzen duelarik. Azkenik Super Konbinatuak Jeitsiera bat eta bi saioetara jokatutako eslalona uztartzen ditu.
Basque Team-ek Fadurako Hobekuntzarako Teknikorako Zentruan duen egoitzan egin berri ditu adierazpenak eskiatzaileak denboraldi berriari begira, bertan indarra neurtzeko azterketak burutzen ari zela.
"Txikitatik egin dut lan Jokoetan egoteko, lehenik Vancouverrera iristeko 2010ean eta orain Sochirako, bertan nire emaitzak hobetzeko helburuarekin. Ondo joan da denboraldiaurrea, lan egiteko era aldatu dut eta nahiko gustora geratu naiz entrenamendueki eta Olinpiar Jokoetara sasoiko iritsiko naizela uste dut. Lehen indarra zen nire lanaren ardatz nagusia, oso lan agresiboa zen eta orain berriz bihurguneetan sartzeko teknika landu dut gehiago, hortxe aprobetxatzen baita postuak aurreratzea ahalbidetzen duen abiadura. Prestakuntza fisikoari dagokionean nire lana orain mailakakoagoa da eta era berean iraunkorragoa, emaitzak ikustea besterik ez dago"
Denboraldi hasierako helburu nagusia Munduko Kopako lehen 30 sailkatuen artean sartzea izango da, helburu eskuragarria izan daitekeela uste dut, eta otsailean berriz Jokoetako lehen 15 eskiatzaileen artean sartzea. Jeitsiera eta Super Erraldoia ditut begi artean, proba hauetan hobetu baitut azken urteetan eta sentsazio onekin ari naiz lanean. Beharbada Erraldoia eta Super Konbinatua ere egiteko aukera izan dezaket baina beti ere beste maila batean, aurreneko biak baitira helburu nagusia.
Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank.
Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kiro l mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa