18:09

Beste kirolak

Fuentesen paperak

Marta Dominguez Eufemiano Fuentesen bezeroa izan omen zen

Erredakzioa

'El Pais'ek argitaratu duenez, Fuentesen dopin programa erabili omen zuen atletak eta PPko senatariak, gutxienez 1997tik, 22 urte zituenetik.

  • Marta Dominguez. Argazkia: EFE.

    Marta Dominguez. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marta Dominguez atleta Eufemiano Fuentes doktorearen bezeroa izan zen, 'El Pais' egunkariak argitaratu duenez, 2006an medikuari hartutako dokumentuak aipatuta. Puerto Operazioaren epaiketan auzipetuta dago Fuentes, osasun publikoaren aurkako delitu batengatik.

Egunkariaren arabera, munduko 3.000 metroko oztopodun probako txapeldun ohia eta senataria Fuentesen paperetan agertzen da, ustez, MDZ, MZD, Urco eta MARTA DGZ ezizenekin. 1997ko abenduaren 17ko data da Fuentesek atleta aipatzen duen lehenengo aldia. Orduan, "EPO leuna" agindu zion Fuentesek.

EPO, IGF-1 eta odol transfusioak omen daude Palentinako kirolariarentzat egindako planean. Medikuaren paperetan Dominguezen egutegiarekin bat datorren planifikazioa agertzen da. Galgo Operazioan inputatu zuten Dominguez, baina artxibatu zuten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena