Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

10:11

Arrauna

Estropadak

Urdaibairen balizko errekorrak eta play-offak izango dira jokoan arraun denboraldiko azken asteburuan

Agentziak | EITB Media

Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera nagusitasun handiz irabazi ostean, Urdaibaik beste erronka bat izango du asteburuan: Castrok eta Hondarribiak duten 13 garaipeneko marka haustea.

  • Urdaibai, Zierbena eta Donostiarra, BErmeoko iazko estropadan. Artxiboko argazkia: EFE

    Urdaibai, Zierbena eta Donostiarra, BErmeoko iazko estropadan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburu honetan Bermeon (larunbata, 18:00) eta Portugaleten (igandea, 12:00) arraun denboraldiari amaiera emateko. Horrez gain, aurten jaun eta jabe izan den Urdaibaik zenbait marka hausteko aukera izango du, liga eta Kontxako Bandera nagusitasun handiz irabazi ostean.

Batetik, Iker Zabalaren mutilak aipatu bi estropadak irabazten ahaleginduko dira, denboraldi honetan 14 garaipen pilatzeko eta, ondorioz, Castrok eta Hondarribiak duten errekorra gainditzeko (13 garaipen lortu zituzten, 2009an eta 2015ean, hurrenez hurren).

Bestalde, denboraldi berean traineru batek inoiz lortu duen puntu marka onena (218 puntu) bermeotarrena da, eta marka hori hobetzen saiatuko dira. Jokoan izango diren 24 puntuetatik 16 lortzea nahikoa izango dute horretarako.

Bermeon nahiz Portugaleten, bina txanda izango dira, eta sailkapeneko lehen zortzi taldeak lehiatuko dira: Urdaibai, Zierbena, Donostiarra, Orio, Hondarribia, Getaria, Lekittarra eta Ondarroa. Cabo da Cruzek eta Kaikurentzat amaitu da denboraldia, bederatzigarren eta hamargarren izan direlako, baita Bueurentzat ere, azkena izan baita.

Horrez gain, play-offak jokatuko dira Bermeoko eta Portugaleteko uretan. Gizonezkoetan, San Pedro mailari eusten ahaleginduko da, eta San Juan, Santurtzi, Ares eta Chapela datorren denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko txartelaren bila borrokatuko dira.

Emakumezkoetan, berriz, Cabok Euskotren Ligan duen tokia defendatuko du, Astillero, Zumaia, Chapela eta Rianxoren aurrean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena