Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

14:38

Arrauna

Kontxako Bandera

Urdaibaik zortzigarrenez irabazi du Kontxako Bandera, beste erakustaldi bat emanda

L. E. A. | EITB MEDIA

Bermeoko ontzia aise gailendu da Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Gorka Aranberri patroiak, gainera, "Aita Manuel" historikoaren marka berdindu du, Kontxa bederatzigarrenez irabazita.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bermeo Urdaibaik denboraldia biribildu du Kontxako Bandera zortzigarrenez irabazita. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Bermeok ziurtatuta du Eusko Label Ligako Koroa, eta gaur argi eta garbi utzi du, berriro ere, gaur egungo trainerurik indartsuena dela. Gaurkoan, gainera, dena alde izan du lehen jardunaldian lortutako alde handiari esker: 14 segundora zuen Zierbena, 15era Donostiarra eta 25era Orio. Miraria behar zuten aurkariek bandera Urdaibairi kentzeko.

Ohorezko txandak hasiera ikusgarria izan du. Lau traineruak ziztu bizian atera dira estropadaren burua hasieratik hartzeko, eta minutu luze eman dute denbora berean arraun egiten. Hortik aurrera, Bermeo aldea zabaltzen hasi da, pixkanaka-pixkanaka, eta estropada lehen luzean hautsi gabe.

Bermeoko klubeko arraunlariek bikain kudeatu dute estropada, indarrak eta tentsioa neurtuz. Orio oso gertu izan dute metro askoan, San Nikolas ontziko eskifaiak estropada oso dotorea egin baitu. Segundo bateko atzerapenarekin iritsi dira balizara, eta ziabogatik atera eta gutxira, aurretik jarri dira une batez, baina egoerak ez du iraun.

Atzetik, Zierbena eta Donostiarra lehia bizian aritu dira bigarren postua eskuratzeko eta bigarren jardunaldi honetan oso atzean ez geratzeko; 8-9 segundoko galera izan dute bigarren luzeko momentu batean.

Bueltako luzean hautsi du Urdaibaik estropada. Segundoak bata bestearen atzetik jausten hasi dira Urdaibairen alde. Zierbenak, bestalde, aurrera egin du eta bigarren jarri da, Orioren eta Donostiarraren aurretik. Iñigo Larrinagaren eskifaiak indarra galdu du bigarren luzean, baina estropada bikaina egin du. Arkaitz Diazen Donostiarrak ez du bere maila onena eman. Ligan maila oso ona eman dute azken jardunaldietan, eta aurreikuspenetan gehiago espero zen Igor Makazagak entrenatutako ontziaz.

Helmugan, Urdaibaik 19 minutu eta lau segundoko denbora egin du; Hondarribiak lehen txandan egindakoa baino 14 segundo hobea. Joseba Amunarrizen ontzia jaun eta jabe izan da kontsolazio txandan, Getariaren, Caboren eta Kaikuren aurretik.

Bigarren Zierbena sartu da, 12 segundora, eta Orio 16ra eta Donostiarra 20ra heldu dira. Bigarren jardunaldi honek datu esanguratsu bat utzi du historiarako: zortzi ontziak 20 minututik beherako denbora eginda helmugaratu dira.

Azken denborak

Bi jardunaldietako denborak batuta, Urdaibaik 38 minutu eta 10 segundoko denbora eginda irabazi du Kontxako Bandera, bere hirugarrena jarraian. Bigarren Zierbena izan da 26 segundora, Donostiarra hirugarren 35 segundora eta Orio laugarren 41era.

Gorka Aranberriren marka

Urdaibairentzat, gainera, egun biribila izan da. Bandera irabazteaz gain, Gorka Aranberri patroia historian sartu da, bere bederatzigarren Kontxa irabazi eta "Aita Manuel" patroi historikoaren marka berdinduta.

Kontxako Bandera gizonezkoen bigarren jardunaldiko denborak

Kontxako Banderaren gizonezkoen bigarren jardunaldiko denborak. Irudia: EITB Media.

Kontxako Bandera gizonezkoen azken denborak

Kontxako Banderaren gizonezkoen azken denborak. Irudia: EITB Media.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena