Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

18:16

Arrauna

Castroko Bandera

Castroko Bandera ere, Arraun Lagunakentzat

EITB MEDIA

Arraun Lagunakek denboraldi honetan jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu: hamaikatik hamaika. Castroko uretan, Tolosaldea izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena.

  • Arraun Lagunakeko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

    Arraun Lagunakeko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunak da Euskotren Ligako talderik indartsuena, inolako zalantzarik gabe. Hamaika jardunaldi jokatu dira eta hamaika garaipen lortu dituzte. Gaur enegarren erakustaldia eman dute Castroko Bandera (Kantabria) bereganatzeko, eta gainerako aurkariak baino maila bat gorago daudela berretsi dute.

Ohorozko txandan, Andrea Astudilloren ontziak 11 minutu eta 12 segundoko denborarekin irabazi du estropada. Tolosaldea izan da bigarrena (7 segundora), Donostiarra hirugarrena (+12) eta Orio lagunarrena (+22).

Hasieran, lau ontziak parean joan dira, baina itsasoan barneratu ahala, Orio atzean geratu da, eta ziaboga egin ostean, Tolosaldeak soilik eutsi dio Arraun Lagunaki. Bi traineruek parean abiatu dute azken luzea, baina Euskotren Ligako liderraren estualdiak ez du askorik iraun, eta, pixkanaka izan arren, lauzpabost segundoko aldea atera dio Tolosaldeari. Azken txanpan, gainera, abiadura areagotu dute Andrea Astudilloren arraunlariek, eta zazpi segundoko errentarekin gailendu dira helmugan.

Lehen txandan, bestalde, Hondarribia izan da nagusi, atzetik aurrerakoa egin behar izan badu ere. Bigarren posturako, berriz, lehia estua izan dute Cabok eta Hibaikak, baina azken txanpan Errenteriako traineruak hartu dio aurrea Galiziako ontziari. Tiran izan da, beste behin, estropadan azkena.

Gauzak horrela, Arraun Lagunakek sendo eusten dio Euskotren Ligako lidertzari, 88 punturekin, eta Tolosaldea (66), Orio (64) eta Donostiarra (64) daude ondoren, ordena horretan.

Castroko Banderaren sailkapena.

Castroko Banderaren sailkapena.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena