Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

20:12

Arrauna

Euskotren Liga

Hirutik hiru, Arraun Lagunakentzat

EITB MEDIA

Donostiarrek Fabrika Bandera irabazi dute Donostiako uretan jokatutako estropadan gailenduta. Bigarren Tolosaldea izan da, eta oso lehiakor aritu da.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian jokatutako Fabrika Bandera. Gipuzkoarrak nagusi izan dira Donostiako uretan, bigarren txanda zirraragarrian gailenduta.

Itsaso zakarra izan dute zortzi ontziek, eta patroiek lana erruz egin behar izan dute ontzien norabideari ondo eusteko.

Txanda nagusian, Tolosaldea, Donostiarra eta Orio aritu dira Arraun Lagunekin batera. Aurreko bi jardunaldietan lortutako garaipenekin, Andrea Astudillok zuzentzen duen eskifaia faborito zen aurreikuspen guztietan, eta Euskotren Ligako liderrek ez dute hutsik egin.

Hala ere, gauzak ez dituzte erraz izan, kalerik txarrena egokitu baitzaie zozketan: lehenengoa. Donostiarrek irteera ona egin dute, eta 2-3 segundoko aldea lortu dute berehala. Horrela, ziabogan alde handia atera diete aurkariei: 9 segundo Tolosaldeari, 13 Oriori eta 26 Donostiarra iazko irabazleari.

Bigarren luzea zirraragarria izan da. Tolosaldea segundo bakar batera hurbildu da momentu batean, eta estropada hankaz gora jarri behar zuela zirudien, baina ez da horrelakorik gertatu. Aurreko txandako denborarik onena (13:35) Cabo da Cruzek egin du, eta hori izan da txanda honetako ontzien erreferentzia.

Helmugan, Arraun Lagunakek 12:54ko denbora egin du, Tolosaldea 7 segundora sartu da, Orio 10era eta Donostiarra 30era. Ondorioz, Arraun Lagunakek eraman du Fabrika Bandera, eta hiru garaipen lortu ditu Ligan jokatu diren hiru jardunaldietan. Lehen lau postuak ohorezko txandako lau ontziek lortu dituzte.

Ligako sailkapenean, Arraun Lagunak lehen postuan dago 24 punturekin, Tolosaldeak 20 dauzka eta Oriok 19.

Fabrika Banderako sailkapena

Fabrika Banderako sailkapena

Euskotren Ligako sailkapena

Euskotren Ligako sailkapena

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena