Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Bandeira Cidade da Coruña
EITB MEDIA
Donostiarrak aise gailendu dira lehen txandan. Bigarren eta hirugarren bigarren txandan aritu diren Orio eta Tolosaldea izan dira.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Arraun Lagunakek irabazi du Coruñako Bandera, Euskotren Ligako lehenengo jardunaldiko estropada. Donostiarrak lehenengo txandan aritu dira, Orio, Cabo da Cruz eta Tiran ontziekin batera. 12, 38 eta 54 segundo atera dizkie, hurrenez hurren, txandako hiru aurkariei.
Arraun oso nagusi izan da lehen paladetatik; ziabogan 7 segundoko aldea atera dio Oriori, 21 Cabori eta 24 Tirani.
Bigarren txandan Hibaika, Tolosaldea, Hondarribia eta Donostiarra aritu dira. Aurreko txandan ikusitakoa baina lehia estuagoa eskaini dute lau ontziek, batez ere Donostiarraren eta Tolosaldearen arteko lehiari dagokionez. Donostiarra aurretik aritu da itzuliko luzera arte, baina ziabogan segundo bakar bateko aldea izan du Tolosaldearekiko.
Bueltako luzean, baina, Tolosaldeak aurrea hartu du eta eurek irabazi dute txanda, estropadako hirugarren denborarik onena eginda, lehen txandan aritu diren Arraun Lagunaken eta Orioren atzetik.
Ligako sailkapenean, Arraun Lagunak lider da 8 punturekin, Oriok 7 ditu eta Tolosaldeak 6.
Coruñako Banderako sailkapena
Euskotren Ligako sailkapena
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa