Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

17:51

Arrauna

Dopina

Traineruen Elkarteak dopinaren aurkako 105 kontrol egin ditu 2023ko denboraldian

EITB MEDIA

Guztira, 105 lagin hartu dituzte eta bakar batean antzeman dute debekatutako sustantzia bat. Kasua, diziplina-epaileari helarazi zioten.

  • Traineruak, Eusko Label Ligako estropada batean

    Traineruak, Eusko Label Ligako estropada batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Traineruen Elkarteak (ACT), dopinaren aurkako organoaren bitartez, 105 kontrol egin ditu 2023ko Eusko Label Ligan, Euskotren Ligan eta bi lehiaketetako Play-Offetan. Guztira, 46 lagin bildu ditu lehiaketetan eta 59 lehiaketetatik kanpo.

Laginen analisi guztiak Bartzelonako IMIMeko Dopin Kontroleko laborategiak egin ditu. Zentro hori Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (AMA-WADA) homologatutakoa da.  Emaitzek erakutsi dutenez, lagin batean izan ezik, ez da debekatuta dagoen substantziarik edo metodorik topatu. Kontrako txosten analitiko horretan, lehiaketan jasotako lagin batean, Benzoilecgonina (kokaina-metabolitoa) agertu zen; kasua diziplina-epaileari helaraziz.

ACTek Dopinaren aurkako Euskal Agentziarekin izandako koordinazioa nabarmendu du, bere eskumenen esparruan programatuta zituen ekintzak urritu gabe jardun baitu. Horrez gain, dopinaren aurkako borroka bultzatzeko laginak biltzeko erakunde gisa duen parte-hartzea azpimarratu nahi da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    08 12:35 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bosgarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena