Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Eusko Label Liga
eitb.eus
Bizkaitarrak Orion gailendu dira Hondarribiaren, Orio etxeko traineruaren eta Santurtzi ligako liderraren aurretik.
Urdaibaiko arraunlariak, estropadaren azken metroetan. ETBko emanalditik ateratako irudia.
Urdaibaik denboraldiko bere lehen garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Orio Kanpina Banderan nagusituta. Bizkaitarrek goi mailako estropada egin dute.
Bigarren txanda Hondarribiak irabazi du eta Ama Guadalupekoak egindako denbora izan dute erreferentzia gisa ohorezko txandako lau ontziek: Zierbena, Orio, Santurtzi eta Urdaibai. Barturenen ontzia azkar jarri da estropada buruan, baina bigarren luzerako pare-parean izan dira Orio, Santurtzi eta Urdaibai.
Lanerdietan, baina, 8 segundo hobea zen Hondarribiak bigarren txandan egindako denbora. Ama Guadalupekoak bigarren txandatik bandera irabazteko aukera handiak zituela ematen zuen momentu horretan, baina azken bi luzeetan goitik behera aldatu da estropada.
Bou Bizkaia ontziak sekulako abidurarekin bete du ibilbidea azken bi luzeetan, eta helmugan bizkaitarrek egin dute denborarik onena: 20:10, Hondarribiak aurreko txandan egindakoa bi segundo eta erdian hobetuz.
Orio hirugarren izan da, 8 segundo gehiago eginda eta Santurtzi laugarren, 14 segundo gehiago eginda.
Soterakoek Eusko Label Ligako lehen postuari eutsi diote. 63 puntu dituzte santurtziarrek eta garaipenik ez, Orio bigarren da 58 puntu eta bi garaipenekin eta Donostiarra hirugarren 55 puntu eta garaipen batekin.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa