Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Estrobo Auzia
eitb.eus
Josu Zabalondo presidentearen izenean bidali zuen Teresa Mesak Kordobako botikariak. Gainerako akusatuek ez dakitela ezer adierazi dute.
Albisteak (1)
Goizeko bederatzi eta laurdenetan deituta zeuden Estrobo izena eman zaion auzian akusatuta daudenak. Lan eskerga izango du epaileak hamar akusatuen deklarazioak aztertzeko, lehenengo egunean adierazpen garbirik ez baitute utzi.
Borja Garai sendagilea izan da aurrenekoa akusazio partikularrari, fiskalari eta epaileari erantzuten, eta gainontzekoek bezala salaketa guztiak ukatu ditu. Azken txandan Josu Zabalondo, Urdaibaiko presidentea zena, Jose Manuel Francisco entrenatzaile ohia eta Marcos Maynar, ustez aholkuak eta erabakiak ematen zituen sendagilea. Denek ukatu dute leporatzen zaiena, eta inork ez omen zekien zer iristen zen fardeletan Bermeoko klubera.
Teresa Mesak Kordobako botikariak, bestalde, onartu du sustantzia dopatzailez betetako hiru fardel bidali zituela Bermeora Josu Zabalondo presidentearen izenean.
2010eko Kontxako Bandera
2010ean Kontxa irabazi ondoren Jose Luis Kortak sustantzia debekatuak erabiltzea leporatu zion Bermeoko klubari eta harrezkero fiskala ikertzen hasi zen. Horren ondorioa aste honetan ikusten ari garan epaiketa. Goiz eta arratsaldez arituko dira azalpenak ematen, ostiralera arte.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa