Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
Zarauzko Ikurrina
G. P. A. | EITB Media
Orio izan da nagusi Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian, eta 12 segundoko tartea atera die bigarren eta hirugarren tokian sailkatu diren Urdaibairi eta Zierbenari.


Oriok bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, lehen jardunaldia nagusitasunez irabazita. San Nikolas ontziak 20 minutu eta bi segundo behar izan ditu lanak bukatzeko, eta 12 segundoko tartea atera die bigarren eta hirugarren tokian sailkatu diren Urdaibairi eta Zierbenari, hurrenez hurren. Horrenbestez, abantaila politarekin abiatuko du igandeko saio erabakigarria.
Estropada gorabeheratsua eta ederra ikusi dugu larunbat honetan Zarauzko uretan. Ohorezko txandan, Zierbena ausardia handiz abiatu da, egurra emateko gogoz, eta berea izan da ekimena lehen hamar minutuetan. Haren atzetik joan dira Donostiarra, Orio eta Urdaibai.
Hirugarren luzeko bigarren zatian, baina, Orio galipoen parean jarri da lehen aldiz, eta, azken maniobraren ostean, hiruzpalau segundoko tartea ireki du Gorka Aranberrik zuzendutako kuadrillak.
Ohi bezala, indarrak ondo neurtu ditu Oriok, eta azken luzean erritmoa areagotu du, aurkariak behin betiko atzean utzita, estropada irabazteko.
Urdaibairen bukaera ere bikaina izan da, atzetik aurrera eginda, bigarren tokian sailkatu baita, 12 segundora. Zierbena, azkenean, hirugarren izan da, Bou Bizkaiarekin batera helmugaratuta.
Donostiarrak, berriz, bosgarren postuan amaitu du, bigarren txandan aritu den Getariak denbora hobea egin baitu. Horrela, bada, Esperantza trainerua ohorezko txandan lehiatuko da igandeko estropadan.
Gaurko emaitzak kontuan hartuta, Oriok eskura dauka Eusko Label Ligako titulua, 27 puntura baitu jada Zierbena. Bestalde, Cabok mirari bat beharko luke ez jaisteko, eta ia ziurtzat eman daiteke Kaikuk jokatuko duela elitean segitzeko play-offa.
Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldiko sailkapena.
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar