Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
Ligako 13 eta 14. jardunaldiak
Agentziak | EITB Media
Bestalde, emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunek Zarauzko Bandera bereganatzen badu, Oriorekiko aldea handituko du, eta, ondorioz, urrats handia emango du liga berriro irabazteko.
Orioren trainerua estropada batean. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT
Orio da larunbatean eta igandean jokatuko den Zarauzko Bandera eskuratzeko faborito nagusia, eta garaipena lortzen badu, ia erabakita utziko du Eusko Label Liga, Donostiarra bigarren sailkatuarekiko abantaila handia baitauka.
San Nikolas ontziak 9 bandera bereganatu ditu jada, eta Urdaibairen marka (14) hobetzea da oriotarren bigarren erronka nagusia.
Edonola ere, Zarauzko uretan gailentzea ez zaie erraza izango. Donostiarra indartsu dago, eta atzetik aurrerakoa egiten ari da. Halaber, Zierbenak denboraldi honetan bi aldiz erakutsi du Orio ez dela menderaezina.
Zarauzko Bandera berezia da, bi egunetan lehiatzen delako. Bi jardunaldietako denborak batuta erabakitzen da irabazlea, baina, ligari dagokionez, bi jardunaldiak dira puntuagarriak. Hau da, bi jardunaldietan, estropadako garaileak 12 puntu pilatuko ditu, eta azkenak bakarra.
Aurreikuspenak betetzen badira eta Zarauzko Bandera Oriok irabazten badu, liga eskura izango du; izan ere, 24 puntura du Donostiarra, eta sei bandera soilik geratuko lirateke lehiatzeko. Horrenbestez, hondamendi bat gertatu beharko litzateke Orio titulurik gabe gelditzeko.
Donostia Arraun Lagunakeko trainerua estropada batean. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT
Euskotren Ligari dagokionez, Donostia Arraun Lagunak da hautagai nagusia Zarauzko Bandera eskuratzeko, eta garaipena lortuz gero, liga bideratuta utziko luke.
Alabaina, donostiarrak ezin dira gehiegi fidatu, Orio 6 puntura soilik baitago sailkapenean, eta asteburu honetan huts eginez gero, liga asko estutuko delako.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar