Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
EUSKOTREN ETA EUSKO LABEL LIGA
I. G. | EITB
Larunbatean eskuratu zuten bandera kontuan izanda, bederatzigarren bandera lortu eta Galizian emandako asteburua borobildu dute.
Arraun Lagunak eta Orio. Argazkiak: EITB
Arraun Lagunak, emakumezkoetan, eta Orio, gizonezkoetan, nagusitu dira igande honetan Boiron (Galizia) jokatu diren Euskotren Ligako Rianxeira Banderan eta Eusko Label Ligako Concello de Boiro Banderan, hurrenez hurren. Larunbatean eskuratu zuten bandera kontuan izanda, bederatzigarren bandera lortu eta Galizian emandako asteburua borobildu dute.
Euskotren Liga
Hibaikak sendo hasi du estropada lehen kaletik aritzearen abantaila baliatuz. Astillero izan du aurkari zuzena, eta segundo bakarrera izan du atzetik une oro. Bestalde, Donostiarra eta Hondarribia apur bat atzerago ibili dira, baina 5 segundoko tartea hautsi gabe.
Kantabriako eta Errenteriako traineruen artekoa izan da lehiarik estuena, oso berdinduta joan baitira, baina Astillerok aurrea hartu du azken unean, aurretik amaitzeko, 10:45eko denbora eginda, Hibaikak baino 26 ehunen gutxiago.
Ohorezko txandan atera dira faboritoak: Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea eta Zumaia. Beste behin, Donostiako trainerua aurreratu da, baina Oriok zail jarri dizkio gauzak, batez ere ziabogan parez pare jarrita. Hala ere, Arraun Lagunak izan da indartsuena azken luzean, eta bederatzigarren bandera eskuratu du, 10:27ko denbora eginda. Orio 3 segundora helmugaratu da, Tolosaldea 13ra eta Zumaia 18ra.
Euskotren Ligako Rianxeira Banderako sailkapena.
Euskotren Ligako sailkapen nagusia.
Eusko Label Liga
Lekittarra jaun eta jabe izan da lehen txandan, eta marka bikaina jarri du: 19:53. 13 segundo atera dizkio bigarrenari, Aresi, 23 Kaikuri eta 25 Cabori.
Bigarren txandan, lehia bizia izan da Urdaibai eta Getariaren artean, bata bestearen ondoan une oro. San Juan eta Ondarroa, aldiz, oso atzean geratu dira. Azken luzean erabaki da dena, Urdaibai eta Getaria kale berean aritu direnean, elkarrengandik gertuegi; horrne aurrean, epaileak bere kalera bueltatzeko eskatu dio Urdaibairi. Azkenean, Getaria gailendu da, segundo bakarragatik, 19:48ko denbora eginda.
Ohorezko txandan, Donostiarra ohi baino hobeto aritu da, bereziki ziabogetan maniobra paregabeak eginez, baina Orio bikain aritu da beste behin, eta aldea handituz joan da apurka-apurka, bandera bereganatzeko, 19:34ko denbora eginda. Donostiarra izan da bigarren, Zierbena hirugarren eta Hondarribia laugarren. Azken biak Getaria, Urdaibai eta Lekittarraren atzetik geratu dira estropadako sailkapen nagusian.
Eusko Label Ligako Concello de Boiro Banderako sailkapena.
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar