Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
Petronor Bandera
G. P. A. | EITB Media
'San Nikolas' ontziko arraunlariek estropada bikaina egin dute, eta Eusko Label Ligan lider jarraitzen dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Hondarribia hirugarrena.


Oriok erakustaldia emanda irabazi du igande honetan Zierbenan jokatu den Petronor Bandera, eta, horrenbestez, lautik hiru garaipen lortuta, Eusko Label Ligako lidergoa sendotu du. Zierbena eta Hondarribia izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Atzo Kontxako badian ez bezala (hirugarren amaitu zuten, minutu erdiko atzerapenarekin), Gorka Aranberrik zuzendutako kuadrillak goi-mailako arraunketa egin du gaur. Zierbenak ere maila oso ona eman du, eta ikuskizun polita izan da Petronor Bandera eskuratzeko lehian.
Biek ala biek oso irteera ona egin dute, eta parean joan dira hasieran. Urdaibaik eta Donostiarrak, berriz, hiruzpalau segundoko atzerapena pilatu dute lehen hiru minutuetan.
Lehendabiziko ziabogaren ostean, 2 segundoko tartetxoa hartu dio San Nikolas ontziak Zierbenari, eta bigarren luzean hautsi du estropada, aurkariekiko zuloa handituz: 7 segundo sartu dizkio Aitor Lazkanok zuzentzen duen ontziari, 11 Bou Bizkaiari eta 13 Donostiarrari.
Hirugarren luzean ere, airean joan dira Oriokoak. Garaipena bideratuta zuten ordurako, eta lehia bigarren postua eskuratzeko izan dute Zierbenak eta bigarren txandan azkarrena izan den Hondarribiak.
Azkenean, Oriok irabazi du Petronor Bandera, lanak 19 minutu eta 56 segundoan bukatuta. Zierbena izan da bigarrena, 15 segundo, eta Hondarribiak lortu du hirugarren tokia.
Ohorezko txandan, Urdaibaik eta Donostiarrak 21 eta 29 segundoko atzerapena pilatu dute. Horrenbestez, bermeotarrek laugarren amaitu dute sailkapenean, Hondarribiaren atzetik, eta Donostiarra seigarren izan da, bigarren txandan lehiatu den Getariak denbora hobea egin baitu.
Laugarren jardunaldia amaituta, Oriok hirugarren garaipena lortu, eta Eusko Label Ligan lider jarraitzen du, Zierbenarekiko tartea zabalduta. Cabo eta Kaiku, berriz, zuloan hondoratu dira.
Petronor Banderaren sailkapena.
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia, 4. jardunaldia amaituta.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar