Traineruen Euskotren Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-euskotren_home-#
III. SESTAOKO BANDERA
EITB MEDIA
Andrea Astudilloren neskek seigarren garaipena lortu dute jarraian, errekorra eta guzti. Orio izan da bigarrena, eta Donostiarra, berriz, hirugarrena.
Arraun Lagunakek irabazi du Sestaoko Udalaren Bandera, Euskotren Ligako seigarren jardunaldiko estropada. Ohorezko txandan, Donostiarra, Hondarribia, Orio eta Arraun Lagunak aritu dira, baina ez da ezustekorik izan. Arraun Lagunak errenta zabaltzen joan da, eta 10 minutu eta 22 segundo behar izan ditu estropada amaitzeko, Orio (+9.08), Donostiarra (+9.24) eta Hondarribiaren (+16.20) aurretik.
Arraun Lagunak taldeak gogor ekin dio, eta lehen ziabogan gutxienez bost segundora zituen aurkariak. Bigarren luzean, berriz, errenta handitu du, eta 10 minutu eta 22 segundoan gelditu du erlojupekoa. Bigarren posturako lehia, aldiz, oso zirraragarria izan da, eta azkenera arte borrokatua.
Bestalde, lehenengo txandan, Tolosaldea, Hibaika, Cabo eta Tiran aritu dira. Tolosaldeak bederatzi segundoko abantaila lortu du lehen ziabogan, eta gainerako traineruak nahiko parekatuta ibili dira. Azkenean, Tolosaldeak 10 minutu eta 43 segundoan amaitu du lana, Hibaika (+19), Tiran (+27.04) eta Caboren (+27.56) aurretik.
Sestaoko Banderako sailkapena
Euskotren Ligako sailkapen nagusia
Gauzak horrela, Arraun Lagunakek segitzen du Euskotren Ligako sailkapen nagusiaren gorenean, 48 punturekin, eta Tiran dago jaitsiera postuan, 8 punturekin.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa