Traineruen Euskotren Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak

#-euskotren_home-#

18:15

#-euskotren_home-#

Zarauzko Ikurrina

Arraun Lagunakek irabazi du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia

I. G. | EITB

10 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Tolosaldeari, eta, horrela, gertuago du igandean, bigarren jardunaldia jokatu ostean, ikurrina astintzeko aukera.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunakek eman du Euskotren Ligako XVII. Zarauzko Ikurrina eskuratzeko lehen pausoa larunbatean, asteburu honetan estropada eremu horretan jokatuko diren bi jardunaldietako lehenengoan gailenduta. 10 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Tolosaldeari, eta, horrela, gertuago du igandean, bigarren jardunaldia jokatu ostean, ikurrina astintzeko aukera.

Ligako liderra jaun eta jabe izan da hasiera-hasieratik. Orio, aldiz, ohi baino makalago aritu da, eta une batean ere ez da estropada lehiatzeko moduan aritu. Tolosaldea izan da Arraun Lagunaken aurkari zuzena oraingoan; izan ere, segundo bakarrera jarri dira liderraren atzetik, eta azken ziabogatik irtetean lehia oso irekia egon da.

Amaitzeko 300 metro falta zirenean, Arraun Lagunakek gordeta zuen guztia eman du, eta Tolosaldea gero eta atzerago uzten joan da. Horrela, lehen jardunaldia irabazi eta 10 segundoko abantaila lortu du igande honetan lehiatuko den bigarrenera begira, Zarauzko ikurrina eskuratzeko pauso irmoa emanez. Tolosaldea izan da bigarren, 10 segundora; Orio izan da hirugarren, 22ra, eta Zumaia laugarren, 24ra.

Lehen txanda oso parekatua izan da, azken estropadetan ikusten ari den bezala. Donostiarra puntutxo bat aurrerago kokatu da, Astillero, Hondarribia eta Hibaika hurbiletik segika zituela. Donostiako traineruak 4-5 segundoko abantaila lortu du dena kontrolpean izateko.

Hala ere, azken luzean, lehia bizia izan da, Hondarribiak eta Astillerok abiadura azkartu baitute, Donostiako ontziaren garaipena zailtzeko. Azkenean, Donostiarra izan da lehena, 11:01eko denbora eginda. Astillero eta Hondarribia 2 segundora helmugaratu dira, eta Hibaika 4ra.

Zarauzko lehen jardunaldiko sailkapena.

Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldiko sailkapena.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena