#-euskotren_banderas_getxo-#
Getxon
L. U. | EITB
Pasa den astean Juan Mari Etxaberen ontziak kolpea jaso bazuen, gaur Euskotren Ligako lidertza eskuratu du berriro ere, Arraun Lagunak garaile atera baita Getxoko estropadan.


Arraun Lagunakek Getxoko XVII. bandera irabazi du nagusitasunez larunbat honetan, eta Euskotren Ligako lidertza eskuratu du, sailkapen nagusian lehen postua berreskuratuta. Gaurkoarekin, bosgarren bandera da Donostiako traineruarentzat.
Getxon lehiatu diren lehenak, Astillero, Zumaia, Donostiarra eta Hondarribia izan dira. Astillerok aurretik egin du lehen ziaboga, 4 segundoko aldea lortuta eta gainerako traineruak atzean utzita. Bigarren luzean, Astillerok abantaila handitu du, eta 11 minutu eta 13 segundoko denborarekin bukatu du lana. Zumaia izan da bigarren 5 segundora; Donostiarra hirugarren 6 segundora, eta Hondarribia laugarren 15ra.
Ohorezko txandan, Hibaika, Arraun Lagunak, Tolosaldea eta Orio aritu dira. Arraun Lagunak oso ongi atera da, eta abantaila atera die beste traineruei. Lehen ziabogan, Arraun Lagunak jarri da buruan, 5 minutu eta 32 segundoko denborarekin. Bigarren luzean, Juan Mari Etxaberen ontziak abantaila handitu du, eta 10 minutu eta 44 segundo behar izan ditu lana amaitzeko; Tolosaldea (+12.10), Orio (+14.30) eta Hibaika (+16.26) traineruen aurretik.
Euskotren Ligako sailkapen nagusia
Hortaz, Arraun Lagunak da sailkapen nagusiko liderra 50 punturekin. Orio bigarren 49 punturekin, eta Tolosaldea hirugarren 44rekin.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar