20:11

#-eusko_label_equipos_orio-#

Bueuko Bandera

Orio nagusitu da Bueun, Zierbenarekin lehia estua izanda azkeneraino

I. G. | EITB

Garaipen oso borrokatua izan da, Zierbenak azken metroetaraino eutsi baitio, baina 'San Nikolas' ontzia nagusitu da azkenean, eta garaipen bakarrera du liga orain.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oriok denboraldiko 13. garaipena lortu du larunbat honetan, Galiziako uretan lehiatu den Eusko label Ligako Bueuko Banderan. Garaipen oso borrokatua izan da, Zierbenak azken metroetaraino eutsi baitio, baina San Nikolas ontzia nagusitu da azkenean, eta garaipen bakarrera du liga orain.

Orio eta Zierbena parez pare joan dira eta batera egin dute lehen ziaboga. Estropadaren burua aldatzen joan da; Zierbena joan da aurretik lasterketa erdian zehar, baina Oriok aurrea hartu dio hirugarren luzean, segundo bateko aldearekin bakarrik. Azken metroetaraino lehiatu dira, baina Orio nagusitu da azkenean, berriro, Zierbena baino bi segundo lehenago helmugaratuta. Urdaibai 19 segundora iritsi da, eta Donostiarra 41era.

Lehen txandan, Ondarroa, Ares, Kaiku eta Cabo atera dira. Ondarroak beti izan du abantaila txiki bat, eta bigarren ziabogatik aurrera handitzen joan da. 20:48ko denbora eginda bukatu du lana. Ares 8 segundora iritsi da, Kaiku 11ra eta Cabo 30era.

Bigarren txandan, Getariak eta Hondarribiak lehia estua izan dute, eta Lekittarra eta San Juan atzerago geratu dira, borrokatik kanpo. Haizea aurka izan dute itzuliko luzeetan, eta horrek asko zaildu du arraunlarien lana. Getariak aurrea hartu du, eta, 20:43ko denbora eginda, Ondarroaren denbora gainditu duen traineru bakarra izan da. Hondarribia 11 segundora iritsi da, Lekittarra 18ra eta San Juan 29ra.

Bueuko Banderako sailkapena.

Bueuko Banderako sailkapena.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena