#-eusko_label_equipos_donostiarra-#
Fabrika Bandera
I. G. | EITB
Lehen ziabogaren ostean, olatu bikaina hartu du aurkariei ihes egin eta denboraldiko lehen bandera bereganatzeko.


Albisteak (1)
Donostiarrak irabazi du larunbat honetan Donostiako uretan jokatu den Eusko Label Ligako XVII. Fabrika Bandera. Argi eta garbi gailendu da ohorezko txandan, olatu on bat baliatuz aurkariei ihes egin eta denboraldiko lehen bandera eskuratzeko.
Lehen txandan, Lekittarra (1. kalea), Kaiku (2. kalea), Cabo (3. kalea) eta San Juan (4. kalea) atera dira. Lau traineruak nahiko berdinduta hasi dira, baina laster lortu dute abantaila txiki bat San Juanek eta Cabok. Lehen ziabogaren ostean, San Juanek olatu on bat hartu du, gainerakoak atzean uzteko nahikoa. Hortik aurrera, nagusitasun handiz gidatu du estropada, 21:13ko denbora eginda bukatzeko. Atzetik, Lekittarra (+11) eta Cabo (+12) heldu dira, eta, azkenik, Kaiku (+1:07).
Bigarren txandan, Getaria (1. kalea), Hondarribia (2. kalea), Ares (3. kalea) eta Ondarroa (4. kalea) atera dira. Txanda horretan, ez da lehiarik izan, eta Hondarribiak hasieratik agindu du, lehen txandako denbora hobetzeko: 21:06. Ares (+13), Getaria (+18) eta Ondarroa (+1:00) helmugaratu dira ondoren.
Ohorezko txandan, Orio (1. kalea), Urdaibai (2. kalea), Zierbena (3. kalea) eta Donostiarra (4. kalea) atera dira. Donostiarrak tarte txiki bat hartu du irteeran, baina estropada irabazteko gakoa lehen ziabogaren ostean heldu da. Etxeko traineruak olatu bat hartu du, eta hainbat metro egin ditu aurrera ziztu bizian, abantaila gaindiezina lortzeko.
Hala, Donostiarrak egin du denbora onena (20:06), eta denboraldiko lehen bandera eskuratu du horrela. Urdaibai izan da bigarren (+24), Orio hirugarren (+33) eta Zierbena laugarren (+52).
17. FABRIKA BANDERAREN SAILKAPENA
Fabrika Banderako sailkapena.
EUSKO LABEL LIGAKO SAILKAPEN NAGUSIA
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar