Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-eusko_label_home-#
PETRONOR BANDERA
L. E. A. | EITB MEDIA
'Bou Bizkaia'k Petronor Bandera irabazi du Zierbenako uretan, Ligako laugarren jardunaldian bere laugarren garaipena erdietsita.
Albisteak (3)
Urdaibai jaun eta jabe izaten ari da aurtengo Eusko Label Ligan. Bermeotarrek beste garaipen bat lortu dute, laugarrena, Zierbenako uretan jokatu den laugarren jardunaldian, eta Petronor Banderak Bermeorako bidea hartu du. Hondarribia izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Urdaibai geldiezin dabil, Ligan orain arteko estropada guztiak irabazteaz gain, Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak ere irabazi baititu aurretik.
Gorka Aranberrik zuzentzen duen ontzia estropadaren buruan jarri da lehen paladetatik, eta denbora onenak egin ditu hiru ziabogetan. Hala ere, ezusteko aurkaria izan dute lan erdietaraino: Orio. Gipuzkoarrek ondo eutsi diote Urdaibairi lehen metroetan. Bigarren ezusteko aurkaria ere izan dute azken luzean: estropadaren zatirik handiena azken tokian eman duen Hondarribia.
Bigarren luzean, bermeotarrek estropada behin betiko hautsi dutela zirudien; olatu azkarra eta luzea harrapatu dute, eta Orio 5 segundora utzi dute (ordura arte 2 segundora zeramaten), Zierbena 6 segundora eta Hondarribia 8ra.
Urdinek beste erakustaldi baten atarian geundela zirudien, baina orduan Ama Guadalupekoaren susperraldia iritsi da. Ordura arte, Joseba Amonarrizen taldea azken tokian zihoan, baina posizioak aurreratzen hasi da, eta azken ziabogan 10 segundora egotetik hiru segundora jarri da azken luzean.
Urdaibaik, baina, ofizioa erakutsi du, eta egun duen sasoi puntu bikainekin lotuta, nahikoa izan ditu metro gutxi batzuk Hondarribiarekiko aldea 6 segundora igotzeko. Bi traineruko distantzia jarri dute berdeekin hasperen batean.
Urdaibairen garaipen argia
Horrela, Bou Bizkaiak lortu du garaipena, 19:41eko denbora eginda; Hondarribia izan da bigarren, 7 segundora; Zierbena hirugarren, 10era, eta Orio laugarren, 15era. Ohorezko txandako lau traineruek Donostiarrak bigarren txandan egindako denbora hobetu dute. Gipuzkoarrak aise nagusitu dira bigarren txandan, 16 segundo atera baitizkiote Getariari, 19 Ondarroari eta 30 Lekittarrari.
Lehenengo txandan, berriz, Cabo da Cruz galiziarra izan da azkarrena, Kaikurekin lehia estua izanda (bizkaitarrak 45 ehunenera helmugaratu dira); San Pedro izan da hirugarren, 9 segundora, eta Bueu laugarren, 27 segundora.
Petronor Banderako sailkapena
Eusko Label Ligako sailkapena
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa