Vox ez beste taldeek ordezkaritza izango dute Mahaian. Eva Jimenez (PSE-EE) eta Nerea Martinez (EH Bildu) izango dira bi presidenteordeak, eta Jose Damian Garcia (Elkarrekin Podemos) eta Miguel Garnica (PP) idazkariak.
Datorren larunbatean osatuko dira udalak eta leku bat baino gehiagotan sorpresak izan daitezke. Orain Deba izeneko plataformak, esaterako, Podemos alderdiaren oso gertukoak, EAJri emango dio botoa eta alkatetza. Eta hori alderdi morearen jarreraren kontra doa. Erabakiak polemika piztu du.
Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian berretsi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusiak, ez dutela gobernurik osatuko EH Bildu edo Alderdi Popularrarekin; eta popularrak interpelatu ditu esanez, eurek ikusiko dutela zein aukera lehenetsi nahi duten.
Gasteizerako eta Gipuzkoarako giltza izanda PP-k presio politikoa egingo du Guardia eta Bastidako alkatetzak lortzeko. EAJ-k baina ez du ikusten alderdi popularrari ordaina eman beharrik. Gipuzkoan Mikel Lezamak eskatu duen kirol diputatu karguari buruz ez du ezer esan PP-k.
EBBko arduradun instituzionalak PPrekin akordiorik ez dutela berretsi du baina "elkarrizketa bai", "beste guztiekin bezala", esan du. EH Bilduk "besteengan bakarrik" ikusten dituela arazoak ere gehitu du.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia pozik agertu da udaletarako eta aldundietarako EAJrekin sinatutako akordioaren inguruan; izan ere, egonkortasun horrek euskal herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duela azpimarratu du.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, adierazi du nahiko lukeela legegintzaldi honetako jarduna "normaltasunez" bukatu, Estatuko legealdiaren amaiera gorabehera. Testuinguru horretan, iragarri du ez duela hauteskundeak aurreratzeko asmorik.
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaiak Egun on Euskadi saioan esan du "herritarrei erantzun nahi diela", EH Bilduk Gipuzkoan lehenengo tokia lortu ostean. Horregatik, gipuzkoarrek dituzten beharrei lehenbailehen erantzuteko gobernua eratzeko deia egin die EAJ, Podemos eta PSE-EEri.
Itun zabalak bilatzeari ekingo dio EAJk egonkortasuna lehenesteko, eta EH Bilduk hautesleen nahia errespetatzea eskatzen du. Sozialistek EAJrekin dituzten akordioei eusteko asmoa dute.
Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) erabaki du sozialistekin "harremanak" hastea, udaletan eta aldundietan itun orokorra errepikatzeko. Era berean, "herri eta lurralde guztietara" zabaltzeko akordioa itxi nahi dute sozialistek.
EH Bilduren Gasteizko alkategaiak azaldu duenez, bera izan da, pertsonalki, hiru talde politiko horiekin harremanetan jarri dena, eta solaskideen aldetik "harrera ona" jaso du.
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak telefonoz deitu die EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen hautagaiei, Gipuzkoan gobernu "zabala eta aurrerakoia" osatzeko. Era berean, Rocio Vitero Gasteizko alkategaia hiru indar politiko horiekin harremanetan jarri da.
Aner Ansorena aholkulari politikoak hauteskunde gauaren gakoak aztertu ditu. Nolako itxura agertu dute politikariek? Zein mezu bota dituzte hautagaiek emaitzak jakin ostean?
Kolore berdea gailendu da Udal hauteskundeetan, hau da, EAJren eta EH Bilduren eskutan geratu dira EAE udaletxe gehienak. Bizkaian jeltzaleak dira nagusi, eta Gipuzkoan aldiz, EH Bildu izan da indar nagusia.
EH Bilduko koordinatzaileak bere alderdiak bere printzipioak mantenduko dituela dio eta, PP aginteetatik kentzeko aukera badauka, egingo duela azaldu du.
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
EAJk bederatzi eserleku eskuratu ditu, bat gutxiago, eta EH Bilduk zortzi, bi gehiago. PSE-EEk eta PPk egungo ordezkaritzari eutsi diote, bost eta hiru zinegotzirekin, hurrenez hurren, eta Elkarrekinek bi ordezkari lortu ditu, bat gutxiago. Parte-hartzea % 59,9koa izan da, bost puntu txikiagoa.
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Andoni Ortuzarrek EAJren EBBko presidenteak bozkatzera joateko deia egin du biziki. Arnaldo Otegi (EH Bildu) aldaketa baten beharra azpimarratu du, eta leihoak ireki behar direla aire freskoa sartzeko
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
Lehia estua espero da Gasteizen eta, gaur, protagonismoa herritarrena dela adierazi dute Beatriz Artolazabal, Rocio Vitero, Maider Etxeberria, Ainhoa Domaica eta Garbiñe Ruiz hautagaiek. Goizean bozkatu dute bostek, eta gasteiztarren nahia ezagutzea baino ez zaie geratzen.
Goizean goiz joan dira hauteslekutara herritar ugari, horietako asko, 18 urte bete berri. Batzuei kosta egin zaie erabakia hartzea, beste batzuek argi zuten.