Gu | EITB Gaztea

Gu

12:40

Gu

Tendentziak

‘Coquette’ tendentzia: begizta arrosen eta erromantizismoaren itzalak

Sare sozialetan bolo-bolo dabil "coquette" hitza. Zertan datza? Zer dago urteko lehen tendentziaren atzetik?

  • Hailey Bieber, 'coquette' estiloan

    Hailey Bieber, 'coquette' estiloan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iraia Cambrak "coquette" tendentziaren inguruan jakin beharreko guztia azaldu digu "GU"n. Sare sozialetan zabaldu da terminoa, eta pastel koloreak, begiztak eta arropa estilo erromantikoa dira modaren ezaugarri nagusiak.

Feminitate hegemonikoarekin eta honen ezaugarri fisikoekin lotzen da tendentzia. Erreferenteetan, Lana del Rey, Ariana Grande eta Taylor Swiften janzkera nabarmendu daitezke.

Coquette estiloa. Argazkia: @lbbhpixie (Pinterest)

Coquette estiloa. Argazkia: @lbbhpixie (Pinterest)

Ohi bezala, tendentziaren arrakastak memeen esparrura iritsi da. Estetikoki zatarrak diren elementu, argazki edo jarrerei begizta arrosak jartzen aritu izan dira erabiltzaile asko, edozein gauza "coquettizatu" daitekeela frogatuz.

Emakumetik neskara: "girl" izenondo bihurtzeaz

'Coquette' izan da boladan jartzen azkena, baina iaz barra-barra erabili genituen girl math (nesken matematika: gure ekonomia eros ditzakegun gauzen arabera kalkulatzea) eta girl dinner (nesken afaria: kozinatzen jakin gabe kajoian galduta ditugun hiru jakirekin plater bat prestatzea), besteak beste.

Aipatutako hiru kontzeptuek badituzte ezaugarri komunak. Nabariena, ustez emakumeenak diren gaiei buruz hitz egiteko neskez (emakume gazteez) soilik ari direla.

Emakumeen haurtzea (begiztak, izaera inozo eta gozoa, heldutasunarekin zerikusia duten elementuak ezabatzea…) bultzatzen dute hirurek, feminitatearen ikuspuntu hertsi horretatik kanpo dauden ahots eta errealitateak fokotik kenduta.

Horrela azaldu du Nerea Perez de Las Heras komunikatzaileak Glamour Spainen sare sozialetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena