Gu | EITB Gaztea
Gu
Ikus-entzunezkoak
'GU'ko kolaboratzaileak 2023an ikusi dituen telesail eta filmen arteko bi onenak aukeratu ditu.
‘Anatomy of a Fall’ filmeko fotograma
Urtea amaitzearekin batera, enkargua eskatu diogu Gaizka Izagirre kolaboratzaileari: urteko film eta telesail onenak aukeratzeko. Asko kostatu zaion arren, ekarri dizkigu bi izen.
Gaizka Izagirrerentzat, 2023ko pelikularik onena Anatomy of a Fall (Anatomía de una caída) da. Zinemaldian ikusi zuen kolaboratzaileak eta aho bete hortz utzi zuen.
Film frantsesa da, Justine Triet zinemagileak zuzendutakoa. Thriller itxurako gertakari batean oinarrituta, bikote harreman baten deskribapena egiten du zintak, epaiketa luze baten bitartez. Une honetan zinema areto komertzialetan dago ikusgai.
Telesailaren aukeraketa gehiago kostatu zaio gure kolaboratzaileari. 2023ko telesail berri onena Poker Face da. SkyShowtime plataforma digitalean ikus daiteke Natasha Lyonne aktorea protagonista duen telesaila. Charlie Cale kasinoko langilea gorpuzten du aktoreak.
Atal bakoitzeko krimen bat argituko du protagonistak, gezurretan ari den jendea harrapatzeko duen gaitasun paregabeari esker. Telesaila ikusteko erraza eta erakargarria dela azaldu digu kolaboratzaileak. Gainera, atalak laburrak dira eta solte ikus daiteke.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.