Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

15:25

Dida

Zutunik

“Areto txikietan, gaztetxeetan eta tabernetan gertatzen ari dena bideora eramateko saiakera da ‘Zutunik’”

Martxoaren 13an estreinatuko da Gaztearen proiektu berria, YouTuben eta webgunean.

  • 'Zutunik'eko partaideak

    'Zutunik'eko partaideak

    7:35 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Kortabarria, Hiru Damatxo kidea eta 'Zutunik' formatuaren sortzaileetako bat, Gaztearen YouTube kanalean ikusgai izango dugun ekimen berriaz aritu zaigu "Dida!"n.

Kaleetan, areto txikietan, gaztetxeetan eta taberna zuloetan egun komediak duen presentzia bideora eramateko saiakera da 'Zutunik', Kortabarriak azaldu digunez.

Asteazken honetan (martxoak 13) ikusiko dugu lehen alea, Divina Comedia umoregilearen eskutik. Gero etorriko dira (hamabostean behin), Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Ane Lindane.

Donostiako Gross garagardotegian grabatuko da 'Zutunik', publikoarekin, Antton Telleriaren gidaritzapean.

Ikusi, entzun eta jarraitu

Bakarrizketok bideo formatuan ikusteaz gain, EITB Podkasten eta beste audio plataformetan ere izango dira entzungai.

Sare sozialetan 'Zutunik'en berri izan nahi baduzue, jarraitu Gaztearen sareak eta @eginkarkarkar.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena