gaztea
Gaztea Sariak
Gaztea | EITB Media
'Dresscode'rik gabe, gonbidatuei aske izateko aukera eman zaie aurtengo edizioan. Beltzak eta grisak izan dira nagusi, kolorearekin ausartu denik egon den arren.
XSakara eta Anepe Acedo. Argazkia: Peio Zamalloa | Gaztea
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
2024ko Gaztea Sarien gala hasi aurretik, gure alfonbra gorritik pasatuko dira gonbidatuak. Kolore biziak, purpurina, fantasia makillajeak eta orrazkera ausartak ikusi ditugu bertan, baita look xumeagoak ere.
Argazkien errepasoa eginda, gure gustuko estilismoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Süne
Hainbat dandar dituen arrosa koloreko jantzi ikusgarriarekin agertu da artista. Sünek berak alfonbra gorrian azaldu duenez, japoniar inspirazioko orrazkera, makillajea eta osagarriekin osatu du looka.
Gainera, Gaztea Sarietan zegoela, lookarekin egindako argazki sesio ikusgarria partekatu du bere sare sozialetan.
Albina Stardust, Divina Comedia eta Xarma Leone
Hiru hauek izan dira makillatzen eta orrazten denbora gehien eman duten gonbidatuak, ezbairik gabe.
Begiratzen duzun lekura begiratuta aurkitzen dituzu hirurak, begi-kolpe batez, bakoitza bere estiloari eutsita. Zerbitzu publikoa.
Anepe Acedo
Urtero legez, denbora eskaini dio bere outfitari: gorputz guztia (eskuak barne) estaltzen dion parpailadun monoa eta mini gona asimetrikoa, ezpain formako poltsarekin. Apustua: dena Gaztea gorrira.
Zilar koloreko osagaiekin, takoidun zapata beltzak eta izurdun orrazkerarekin osatu du looka.
Ibon Fernandez, Ainhoa Vitoria eta Jon Fernandez
Barrura begiratuta, Gaztea Sarietako aurkezleak. Ezin dotoreago agertu dira, bi egunetan.
Lehenengo eguneko estilo kasualagoa asko gustatu zitzaigun arren, bigarren eguneko proposamenak ahozabalik utzi gaitu. Profesional bezain dotore.
Mutiko, Tatta eta Fane
Street estiloaren ildotik, osagarri deigarriz (eguzkitako betaurrekoak, txanoa, zapiak, poltsak) atondu zituzten euren outfitak.
Mariatxiekin posatu zuten alfonbra gorrian. Konbinazio arriskatua den arren, oso alde gaude erredakzioan.
Jokin Ayerregarai
Galako eta alfonbra gorriko aurkezleak jantzi ditu diseinatzaileak, baina bera ez da labur gelditu.
Bigarren gauerako Eñaut euskal diseinatzailearen bi piezadun trajea aukeratu du, arroparen detaile laranjekin bat zetorren makillajearekin.
Kai Nakai
Musikariak fantasiari eutsi dio, beste behin. Photocallean azaldu digunez, DARRK zarauztar diseinatzailearena da harri jasotzean inspiratutako arropa.
Tatxueladun txapela, bota beltzak eta narru itxurako poltsarekin osatu du looka.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.