09:42

gaztea

EuskarAbentura

Ezagutu sei hautagaiak eta aukeratu 2024ko EuskarAbenturako lehen partaidea

Gaztea

Urtarrilaren 22ra bitarte, eman gustuko hautagaiaren aldeko botoa!

  • EuskarAbenturako partaideak

    EuskarAbenturako partaideak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazteako ikus-entzuleek erabakiko duzue 2024ko EuskarAbenturako lehen partaidea, 'ZI-ZA!' ekimenaren baitan, zuen hautagai gustukoenaren aldeko boza emanda. Urtarrilaren 15etik 22ra bitarte izango duzue bozkatzeko aukera, hemen.

Hautagaiek bideo bana aurkeztuko dute, espedizioan parte hartzeko dituen arrazoiak azaldu eta ikus-entzulean konbentzitzen saiatzeko. 'ZI-ZA!' izeneko izen-emate berezi honetan parte hartuko dutenetatik (espedizioko beste partaideek ohiko inskripzioa bete beharko dute) sei aukeratuko ditugu Gaztean, eta horien artean zuena izango da azken hitza.

Zer da EuskarAbentura Espedizioa?

EuskarAbentura Espedizioa, 2018tik uztaileko hilabetean, Euskal Herria oinez zeharkatzen duen espedizioa da. Parte hartzaileak, euskal herriko probintzia guztietako eta euskal diasporako 15-16-17 urteko gazteak dira eta doako abentura bat da.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena