12:03

gaztea

Estreinaldia

Gazteak 'Beita' web telesaila estreinatuko du ekainaren 25ean

B. F. | EITB Media

Zortzi atalez osatutako telesailak gazte bati egindako eraso sexuala izango du abiapuntu. Xup! konpainiaren lana da “Beita”, eta izen bereko antzerki obraren egokitzapena da.

  • Beitaren kartela

    Beitaren kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arrantzan, arrainak amura erakartzeko erabiltzen da beita. Eta halako zerbait gertatuko zaie Gazteak ekainaren 25ean estreinatuko duen "Beita" web telesaileko pertsonaiei.

Lagun arteko festa batean izandako sexu eraso baten ostean, inguruko norbait seinalatu eta erasoa salatu beharko dute istorioko protagonistek. Erasotuaren lagun minaren bikotekidea dago jomugan, gainontzeko lagunak itzalean dauden bitartean. Baina itzalek beti ezkutatzen dute zerbait.

Xup! Konpainiak sortutako ikus-entzunezko lanak izen bereko antzezlana du oinarrian. Taula gainean izandako arrakasta tarteko, "Beita"ren unibertsoa pantailetara ekartzea erabaki zuten sortzaileek.

"Beita"ren zortzi atalak Gaztearen YouTube kanalean izango dira ikusgai: lehen lau atalak ekainaren 25ean eta beste laurak uztailaren 2an.

Aurrestreinaldia, ekainaren 16an

Ostiral honetan, Oñatiko Santa Ana aretoan "Beita"ren lehen atala erakutsiko dute Xup!eko kideek. 20:00etan hasiko da ekitaldia eta sarrerak salgai daude (2 euro), Aker tabernan.

Olaia Inziarte, "Beita"ren unibertsoko kidea

Web telesaila estreinatu aurretik, baditugu "Beita"n ikusiko dugunaren hainbat arrasto. Izan ere, euskal kultur eszenako hainbat aurpegi ezagunei etxera iritsi zaie web telesailarekin lotutako berria, sare sozialetan ikusi dugunez,

Gainera, soinu bandaren inguruko berria jaso dugu egunotan: Olaia Inziarte da "Beita" izeneko abestiaren sortzaileetako bat eta dagoeneko entzungai duzue.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena