Musika
Lan berria
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Hamen lana eskuratzen duten aurreneko 100 erosleei zuzendutako kontzertu berezia emango dute mungiarrek Donostian.
Belako. Argazkia: Tom Hagen
Urtarrilaren 22an helduko da Hamen, Belakoren lan berria, Mushroom Pillow diskoetxearen eskutik. Gaztean, aspaldi aurkeztu genuen Mungiako taldearen aurrerapen-kantua, eta orain itxarotea besterik ez zaigu gelditzen. Izan ere, hamar egun barru esku artean izango dugu disko berria, eta egun batzuk geroago, urtarrilaren 26an, Donostian 100 lagunentzako kontzertu berezi batez gozatzeko aukera izango dute erosle goiztiarrenek, Bi fm-k jakitera eman duenez. Hain zuzen, lan berria eskuratzen duten lehendabiziko 100 lagunei zuzenduta egongo da Gipuzkoako hiriburuko zuzenekoa.
Hori horrela, diskoa erosi eta 20 ordura, gonbidapena jasoko dute aurreneko 100 erosleek. Kontzertua San Martin Merkatuko leku berezi batean izango da. Oraingoz, ez dute gehiago zehaztu.
Bira
Diskoa aurkezten duten egunean bertan, Sevillan dute hitzordua Belako taldekoek, eta egun bat geroago, Granadan. Bestalde, urtarrilaren bukaeran, Tarragona eta Lleida harrapatuko dituzte; otsailean, Zaragoza; martxoan, Sarria, eta apirilean, besteak beste, Santiago de Compostela eta Gijon.
Gainera, otsailaren 27an Gasteizko Jimmy Jazz aretoa bisitatuko dute.
isitatuko dute.Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.