10:59

Musika

Bira

Berri Txarrak Euskal Herritik kanpo ibiliko da abenduaren 19ra arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Espainian eta Frantzian hainbat zuzeneko eskainiko dituzte hurrengo hilabeteetan. Dena den, abenduaren 19an Euskal Herrian izango ditugu berriro.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barakaldoko kontzertuan egoteko aukerarik izan ez zutenentzat, dela igandea zelako dela handik gertu bizi ez direlako, albiste onak ditugu. Izan ere, Berri Txarrak taldeak hainbat kontzertu iragarri ditu urrirako, azarorako eta abendurako. Nolanahi ere, gehienak Euskal Herritik kanpo izango dira.

Gaur betan Bartzelona bisitatuko dute nafarrek, eta bihar Madrilen izango dira. Gainera, urrian Salamancan eta Chantadan (Lugo) dituzte hitzorduak. Zuzeneko bakarra iragarri dute azarorako: hilaren 1ean, Zamoran.

Abenduan, berriz, gelditu barik egongo dira Gorka Urbizu eta taldekideak. Besteak beste, Huesca, Manresa, Banyoles, Alcover, Okzitaniako Tolosa, Bordele, Paris, Lyon eta Puget Sur Argens dituzte helburu, abenduaren 19an berriro Euskal Herrian aritu arte. Hain zuzen ere, egun horretan, Ezpeize-Ündüreine (Zuberoa) udalerriko festetan egongo dira kantu berrienak aurkezten.



p>

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena