Musika
Urriaren 27an
L.Z. | eitb.eus
Urriaren 27an helduko da Lou Reed, mila esker proiektua. Oraingoz Delirium Tremenseko Andoni Basterretxeak egindako lehenengo bertsioa aurkeztu dute.
Albisteak (1)
Hainbat euskal kantarik omenaldi berezia egingo diote Lou Reed rock alternatiboaren aitzindariari.
New Yorkeko abeslariaren heriotzaren lehenengo urteurrena beteko da datorren urriaren 27ean, eta, egun berean, Euskal herriko hamar musikari esanguratsuk haren omenezko diskoa argitaratuko dute.
Oraingoz ezer gutxi dakigu esku artean duten proiektuaren inguruan, baina dagoeneko entzun dugu han jasoko duten abestietako bat. Delirium Tremens taldeko Andoni Basterretxeak egindako "Take a walk on the wild side"ren euskarazko bertsioa da Gazteara heldu den estreineko kantua.
Grabazioan, Javi Pezek (moldaketa eta programazioa), Fernando Saundersek (baxua), Karlos Aranzegik (bateria), Paco Locok (gitarra elektrikoa), Iñigo Muguruzak (gitarra akustikoa) eta Jonan Ordorikak (produkzio lanak) izan ditu lagun Andoni Basterretxeak.
Jon Ordorikaren Lou Reed, mila esker egitasmoan, Lou Reedekin aritu ziren zenbait musikarik ere parte hartu dute.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.