Musika
Iragarpena
A.G.
Erredakzioa
Kantautore kanadarra Big Festival jaialdian izango da, Biarritzen, uztailaren 18an, bere webgunean iragarri duenaren arabera.
Bideoak (1)
2013ko Big Festival martxan dagoela dirudi. Izan ere, orain arte aurtengo jaialdiaren berri ez bagenuen ere, Neil Youngek berak egin du iragarpena: bere webgunean iragarri duenez, uztailaren 18an Biarritzeko Big Festivalen izango da kontzertua eskaintzen.
60ko hamarkadatik, musika ibilbide luzea egin du kanadarrak; hasieran, Buffalo Springfielden eta gero Crosby, Stills & Nash taldean ibilita, 1968an atera zuen bakarkako bere lehen diskoa. Bide horretan, urrats berria egin du aurten, beste lan bat kaleratuta: Psychedelic Pill.
Disko berri hori zuzenean ezagutzeko aukera izango dute zaleek, beraz, Biarritzera bertaratuta. Joan den urtean, uztailaren 18tik 22ra egin zen Big Festival jaialdia, eta Thee Brandy Hips eta De La Soul taldeak bildu zituen, besteak beste.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.