Korrika 2020: Euskararen aldeko korrikaren ibilbidea, abestiak eta bideoak | EITB korrika 21
Korrika
Apirilak 9
Itziar Urdapilleta | eitb.eus
Joseba Sarrionandia idazleak idatzi du Korrikaren amaierako mezua eta bere ahotsean irakurrita entzun ahal izan da.
Joseba Sarrionandia idazleak idatzi du aurten Korrikaren amaierako mezua. Iruñeko Sarasate pasealekuko oholtzatik entzun ahal izan da mezua, egilearen ahotsean. 12:30ean iritsi da lekukoa Iruñeko agertokira, AEKren arduradunen eskuetan. Orduan jakinarazi du Reyes Ilintxeta Euskal Herria irratiko kazetariak nork egin duen 11 egunez eskuz eskuz ibili den mezua.
Euskararen "balio unibertsala" berretsi du Sarrionandiak, "denona" izateaz gain, "agortzen ez delako eta doakoa delako". Ondoren azaldu duenez, "ez da agortzen erabiliz gero eta dohainik erabiltzen dugu, gehin gehiena ordaindu behar izaten denean".
Horrez gain, Sarrionandiak aldarrikatu duenez, "euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik". "Aukerak eta maukerak egin behar izaten ditugu euskaraz bizi nahi dugunok", argudiatu du.
Halaber, hitzaldian nabarmendu duenaren arabera, "belaunaldiak daramatzagu behetik gora elkartzen eta ekiten errisilientzia honetan goitik behera ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko".
Azkenik, honako gogoeta eginez amaitu du mezua: "Konturatzen zara goizetan, ohetik jaikitzean, ezti-tanta gozo bat senti dezakezula ezpainetan?".
Joseba Sarrionandiak idatzitako testua
Festa handia
Reyes Ilintxeta kazetariak aurkeztutako amaiera-ekitaldiak Julio Soto Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlearen bertsoarekin egin du aurrera. Sarasate pasealekuan bildu den jendetzak 20. Korrikaren "Zirkorrika" abestiaz gozatu ahal izan du, jai giroan.
Xabier Zabala kantaren musikaren egileaz gain, Izaro abeslari gaztea, Petti, Miren Narbaiza Napoka Iria taldeko kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummondeko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika taldeko kantaria aritu dira taula gainean zuzenean abesten. Iruñeko Jarauta 69 txarangako kideekin batera.
Azken kilometroak
11 egunez ibili da Korrika Euskal Herriko txokoetan barrena, Otxandiotik abiatu zenez gero. 2.500 kilometro baino gehiago egin dituzte, eta azken urratsak Iruñerrin, eguraldi paregabea lagun.
Korrika goizaldean sartu da Iruñerrira Berriobeititik, eta handik Zizur aldera abiatu da. Noainen eta Atarrabian ttipi-ttapa ibili eta gero, Iruñera heldu da lekukoa. Joseba Asiron alkateak ez ezik, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere eraman du Korrikaren lekukoa Nafarroako hiriburuko kaleetan.
AEKren herrialde arduradunek egin dituzte korrika azken metroak, lekukoa oholtzara eraman arte.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.