Nola ikusi eta entzun EiTB

Nola ikusi eta entzun eitb: nonahi eta noiznahi

EiTB ikusteko, entzuteko eta kontsumitzeko era ugari daude. Nonahi eta noiznahi egin dezakezu; ordenagailuan, smarthophone edo tabletean, telebistan eta irratian. Hemen erakusten dizugu modu erraz batean.

Informazio guztia

1 eitb.eus webgunea

Programak eskuragarri

EiTBren edukietako asko zuzenean eta nahieran jarraitu ahal dira Interneterako konexioa duen edozein gailutatik. Hala ere, eskubide kontuak direla eta, programa batzuk ez daude eskuragarri Euskal Herritik edo Espainiatik kanpo.

eitb.eus

Zuzenean

Nahieran

Zuzenekoen kontrola

Internet bidezko zuzeneko emanaldien bidez, ematen ari diren programa bat edo aurretik emandakoak hasieratik ikusi, eta, nahi denean, zuzenekora bidaltzeko aukera ematen dute.

Gomendatutako konfigurazioa

Gure ikus-entzuneko edukiak modurik egokienean jaso ahal izateko, gutxienez 1 MBeko konexio abiadura gomendatzen dugu. Abiadura gutxiagoko konexioetan, baliteke zaila izatea bideoak eta audioak zuzenean eta nahieran jasotzea. Horrez gain, Chrome, Firefox, Explorer edo Safari nabigatzaileen azken bertsioak erabiltzea gomendatzen dugu.

2Podcast

podcast

Zer da?

Podcasting-a Internetetik zure ordenagailu edo mugikorrera audioak eta bideoak automatikoki jaisteko modua da, gero edozein unetan kontsumitu ahal izateko. Podcast izenarekin ezagutzen diren fitxategi horiek, zuzenean erreproduzitu ahal dira deskargatu dituzun tokian edo beste gailu batera transferi daitezke.

Podcast bat jasotzeko, harpidetu egin behar da. Interneterako konexioa izan behar da, eta softwarea jaitsi (doakoa da, gehienetan), harpidetza guztiak kudeatu ahal izateko. Sarera konektatzen zaren bakoitzean, softwareak harpidetuta dituzun programa horien azken eguneratzeak bilatuko ditu, eta, horrela konfiguratuta baduzu, automatikoki deskargatuko ditu fitxategiak zure gailuan.

Nola harpidetu?

EiTBren podcast orrialdera jo, eta nahi duzuna hautatu. Ondoren, edukirako sarbidea izango duzu podcastak eransteko tresna baten, mugikorretarako aplikazio baten edo RSS irakurgailu baten bidez. Harpidetza zuzenean utz daiteke bertan behera, erabilitako softwarearen bitartez.

3SARE SOZIALAK

Gaur egun, EiTBk kontuak ditu sare sozial nagusietan, Taldearen hiru helburu nagusiak betetzeko: erabiltzaileekin interakzio handiagoa bultzatzeko, marka indartzeko eta eitb.eus atari korporatiborako audientzia lortzeko.

EiTBk ia 300 orrialde ofizial ditu Facebooken; 100dik gora, Twitterren; eta 300.000 harpidedun baino gehiago, Youtuben. Horrez gain, 500.000 argazki inguru ditu Flickerren, 10 marka ditu Instagramen, eta enpresa orrialde bat du Linkedinen.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena