Nire telefono adimendun edo tabletean

Nola ikusi eta entzun eitb

Interneterako konexioa duen mugikor edo tablet baten bitartez sar zaitezke gure web atarian. Nabigatzailea ireki eta honakoa idatzi behar duzu: www.eitb.eus

Gure atariaren diseinuari esker, edozein gailu mugikorretatik jaso ditzakezu oso erraz eduki guztiak. Gogoratu Gogokoak orrialdean erantsi ahal duzula orrialde hau edo zuzeneko sarbidea sortu ahal duzula, erraz eta azkar eskuratu ahal izateko, nahi duzun bakoitzean.

1 eitb.eus webgunea

eitb.eus

Programak eskuragarri

EiTBren edukietako asko zuzenean eta nahieran jarraitu ahal dira Interneterako konexioa duen edozein gailutatik. Hala ere, eskubide kontuak direla eta, programa batzuk ez daude eskuragarri Euskal Herritik edo Espainiatik kanpo.

eitb.eus

Zuzenean

Nahieran

Zuzenekoen kontrola

Internet bidezko zuzeneko emanaldien bidez, ematen ari diren programa bat edo aurretik emandakoak hasieratik ikusi, eta, nahi denean, zuzenekora bidaltzeko aukera ematen dute.

2Aplikazioak (ios eta android)

EiTBk gailu mugikorretarako aplikazio hauek ditu gaur egun, erabiltzaileen esku.

eitb
  • google play
  • apple store
gaztea
  • google play
  • apple store
hiru3
  • google play
  • apple store
goazen
  • google play
  • apple store

3Podcast

podcast

Zer da?

Podcasting-a Internetetik zure ordenagailu edo mugikorrera audioak eta bideoak automatikoki jaisteko modua da, gero edozein unetan kontsumitu ahal izateko. Podcast izenarekin ezagutzen diren fitxategi horiek, zuzenean erreproduzitu ahal dira deskargatu dituzun tokian edo beste gailu batera transferi daitezke.

Podcast bat jasotzeko, harpidetu egin behar da. Interneterako konexioa izan behar da, eta softwarea jaitsi (doakoa da, gehienetan), harpidetza guztiak kudeatu ahal izateko. Sarera konektatzen zaren bakoitzean, softwareak harpidetuta dituzun programa horien azken eguneratzeak bilatuko ditu, eta, horrela konfiguratuta baduzu, automatikoki deskargatuko ditu fitxategiak zure gailuan.

Nola harpidetu?

EiTBren podcast orrialdera jo, eta nahi duzuna hautatu. Ondoren, edukirako sarbidea izango duzu podcastak eransteko tresna baten, mugikorretarako aplikazio baten edo RSS irakurgailu baten bidez. Harpidetza zuzenean utz daiteke bertan behera, erabilitako softwarearen bitartez.

4Sare sozialak

Gaur egun, EiTBk kontuak ditu sare sozial nagusietan, Taldearen hiru helburu nagusiak betetzeko: erabiltzaileekin interakzio handiagoa bultzatzeko, marka indartzeko eta eitb.eus atari korporatiborako audientzia lortzeko.

EiTBk ia 300 orrialde ofizial ditu Facebooken; 100dik gora, Twitterren; eta 300.000 harpidedun baino gehiago, Youtuben. Horrez gain, 500.000 argazki inguru ditu Flickerren, 10 marka ditu Instagramen, eta enpresa orrialde bat du Linkedinen.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena