Politika -

KATALUNIA

Turull deklaratzera deitu du epaile batek, Puigdemonti ihes egiten lagunduz "Justizia oztopatzeagatik"

Hasiera batean, Turull atxilotzeko agindua eman dutela zabaldu bada ere, informazio hori gezurtatu dute epaitegietako iturriek. Esan dutenez, oraingoz, deklarazioa hartzera deitu dute.

Carles Puigdemont eta Jordi Turull, gaur Bartzelonan. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont eta Jordi Turull, gaur Bartzelonan
Carles Puigdemont eta Jordi Turull, gaur Bartzelonan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako guardiako epaile batek deklaratzera deitu du Jordi Turull JxCateko idazkari nagusia, Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiari ihes egiten lagunduz Justizia oztopatzea egotzita.

Turull —'proces' auziagatik inhabilitatuta dago 2030 arte— izan da Puigdemonti Bartzelonan egin dioten harrera-ekitaldira iristen lagundu dionetako bat. Elkarrekin iritsi dira Lluis Companys pasealekura eta elkarrekin egin dute oholtzarainoko bidea.

Hasiera batean, Turull atxilotzeko agindua eman dutela zabaldu bada ere, informazio hori gezurtatu egin dute epaitegietako iturriek. Esan dutenez, oraingoz, deklarazioa hartzera deitu dute.

Zazpi urte erbestean egon eta gero, Kataluniara itzuli da gaur Puigdemont, eta jarraitzaileen aurrean hitzaldi labur bat eskaini ondoren, berriro alde egin du. Salvador Illa sozialistaren inbestidura saioan parte hartzera itzuliko zela esana zuen, baina ez du hala egin.

Hain zuzen, ekitaldiaren ondoren Juntseko diputatuek Parlamenterako bidea hartu dutenean, milaka jarraitzaileren artean, galdu dute Mossoek presidente ohiaren arrastoa. Eskenatokiaren atzean zain zuen ibilgailu batean egin du ihes; mosso batena omen zen autoa eta, dagoeneko, atxilotu dute agentea, ihes egiten laguntzeagatik. Ikerketa bat ere zabaldu dute, ihesean parte-hartu dutenak identifikatzeko. Ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egotea.

Arratsalderako urjentziaz deitutako agerraldi batean, JxCat alderdiak "operazio neurrigabea" eta "legez kanpoko" atxiloketak salatu ditu. "Diputatu bati laguntzea ez da delitua", esan du Monica Sales JxCaten eledunak Parlamentean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Carles Puigdemont Kataluniako Generalitatea Junts per Catalunya